Dena Sutan: Gose Jokoak II

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dena Sutan: Gose Jokoak II
Datuak
Idazlea Suzanne Collins
Argitaratze-data 2009ko irailaren 1a
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Catching Fire
Hizkuntza Ingeles
Argitaletxea Scholastic Corporation Itzuli
Herrialdea  AEB
Ilustratzailea Tim O'Brien
Orrialdeak 391
ISBN 978-0-545-22724-7
OCLC 288932790
Euskaraz
Izenburua Dena Sutan: Gose Jokoak II
Itzultzailea Koro Navarro
Argitaratze-data 2010
Orrialdeak 444
ISBN 978-84-9868-189-5


Dena Sutan: Gose Jokoak II (ingelesez: Catching Fire) Suzanne Collinsek idatzitako eleberria da. 2009an argitaratua, izen bereko trilogiaren bigarren zatia da.

Euskaraz Alberdaniak plazaratu zuen.[1]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Nahiz eta Katnissek eta Peetak jokoak igaro, irabazle moduan distritu guztiak bisitatu behar zituzten. Bisita honetan, distrituak berriro Kapitolioaren kontra matxinatzen hasten zirela konturatu ziren. Kapitolioak, distritu guztietako segurtasun maila handiagotzen hasi zen .Egun batean, Gale ehiza ilegala egiten harrapatzean, distrituko plazan zigorraz jo zuten Katniss agertu arte. Kapitolioak pentsatu zuen, distrituetan gertatutakoa Katnissen errua zela, berak Kapitolioak jarritako arau bat aldatzea lortu zuelako. Gainera, Katnissek jokoetara eramandako intsignia matxinadaren intsignia bilakatu zen. Horretaz aparte, ez zuten Peetarekin zuen amodioa sinesten, bere lagun Galeekin egun batean musuka ikusi zutelako. Horregatik Peetarekin ezkontzen behartu zuten.

Zozketako egunak berriz ailegatu ziren eta Katniss jokoetako kontseilari berria izan behar zen, baina joko hauek bereziak ziren, 25 urtetik behin joko bereziak ospatzen zirelako eta urte honetan Kapitolioak erabaki zuen tributu berriak irabazleetatik ateratzea. Momentu horretan, Katniss konturatu zen jokoetara berriz itzuli behar zela, bere distrituko irabazleen artean neska bakarra zelako. Mutilen tokian, Haymitch (haien kontseilaria) agertu zen, baina Peetak haren postuan aurkeztea erabaki zuen Katniss babesteko. Horren ondorioz, amaieran haien arteko ezkontza ez zen ospatu denbora faltagatik. Jokoak oso ezberdinak ziren, kasu honetan irla bat zen eta hainbat gauza arraro gertatzen ziren orduro. Katnissek eta Peetak zenbait gazteekin talde bat egitea erabaki zuten , baina haiek ez zekiten gazte horiek plan bat zutela Katniss eta Peeta hortik bizirik ateratzeko,matxinadaren buruak ziren eta. Plana egin eta gero, Katniss, 12 distrituak erreskatatu zuen, baina Peetak ez zuen zorte bera eduki eta Kapitolioak harrapatu zuen. Katniss 12 distritura ailegatzean, Galek distritua desagertu egin zela eta orain distritu 13an bizi zirela esan zion.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.