Tim O'Brien

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tim O'Brien
Tim obrien 2012.jpg
Bizitza
Jaiotza Austin (Minnesota)1946ko urriaren 1a (71 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Macalester College
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, maisu/maistra eta eleberrigilea
Lan nabarmenak Going After Cacciato
The Things They Carried
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Armada

William Timothy "Tim" O'Brien (Austin, Minnesota, 1946ko urriaren 1) idazle estatubatuarra da.

Vietnamgo gerrei buruzko eleberriak idazten ditu bereziki, O'Brienek gerra horretan parte hartu zuelako. Eskarmentuak erabat hunkitu zuen.

Minnesota estatuko 9.000 biztanleko herri txiki batean jaio zen, haren liburuetako protagonistak bezala. Zientzia politika ikasi zuen unibertsitatean. Bukatu bezain pronto, 1968an, armadak deitu zion. 1969tik 1970 arte Vietnamgo gerran aritu zen, infanteriako Americal Dibisioan, zeinek oso ospe txarra jaso zuen My Lai triskantzan parte hartzeagatik. O'Brien sarraski hori gertatu baino geroxeago iritsi zen.

AEBetara bueltatzerakoan, Harvard unibertsitatean ikasi zuen. Ondoren, Washington Post egunkarian egin du lan. 1973an estreinako liburua idatzi zuen: If I Die in a Combat Zone, Box Me Up and Send Me Home, gerrako eskarmentuaren gainekoa.

Haren idazkeraren ezaugarri bat fikzioa eta errealitatearen arteko muga lausoa da. The Things They Carried eleberrian aipatzen duen erara, gerraren inguruan ez da gertatutakoa idazten, gertatu beharrekoa baizik.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • If I Die in a Combat Zone, Box Me Up and Send Me Home (1973)
  • Northern Lights (1975)
  • Going After Cacciato (1978)
  • The Nuclear Age (1985)
  • The Things They Carried (1990). Frantziako Meilleur Livre Etranger Saria irabazi zuen. Pulitzer Sarian finalista geratu zen.
  • In the Lake of the Woods (1994)
  • Tomcat in Love (1998)
  • July, July (2002)