Edukira joan

Dendera Tenplua

Koordenatuak: 26°08′30″N 32°40′13″E / 26.14167°N 32.67028°E / 26.14167; 32.67028
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dendera Tenplua
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Qena Governorate
Arkeologia-aztarnategiDendera
Koordenatuak26°08′30″N 32°40′13″E / 26.14167°N 32.67028°E / 26.14167; 32.67028
Map
Arkitektura
EstiloaHellenistic architecture (en) Itzuli
Ondarea

Dendera Tenplua, Hathor maitasunaren eta emankortasunaren jainkosari eskainia, harresiz inguratutako eraikin multzo baten eraikin nagusia da. Denderatik 2,5 km hego-ekialdera dago, Egipton. Ongien kontserbatutako egiptoar konplexuetako bat da, batez ere bere

tenplu nagusia, harea eta lokatzez lurperatuta egon zelako XIX. mendearen erdialdean Auguste Mariette frantsesak lurpetik atera zuen arte. Eskualdea Goi Egiptoko seigarren nomokoa zen, Abidoseko hegoaldean.

Eraikuntza osoak 40.000 metro karratu inguru ditu, eta zortzi eta hamar metro arteko adreiluzko horma sendo batek inguratzen du. Antzinako Egiptoren historiaren hasieratik kapera eta santutegien lekua izan zen Dendera. Dirudienez, Pepi I.a faraoiak toki honetan eraiki zuen eta XVIII. dinastiako tenplu baten ebidentzia dago (K.a. 1500. urtearen inguruan). Baina gaur egun dagoen eraikuntzarik zaharrena Mammisi da, Nektanebo I.ak eraikia, bertako azken faraoietako bat (K.a. 381-364).

Eraikuntza multzoak honako osagai hauek ditu:

  • Hathor Tenplua (tenplu nagusia).
  • Isisen jaiotzaren Tenplua.
  • Laku sakratua.
  • Adobezko sendategia (Sanatorium). Bertan ostatu har zezaketen ur sakratuetan bainatzeko eta jainkosaren sendaketa lortzeko.
  • Mammisi de Nektanebo I
  • Mammisi erromatarra, Hathor eta Horusen seme zen Harsomtus (edo Ihy, Hathorren berpiztua) oinordeko jainkotiarra jaiotzen zuena.
  • Domiziano eta Trajanoko ate monumentalak.
  • Erromatar kioskoa.
  • Basilika kristaua, V. mendean eraikia.

Dendera Tenplua Antzinako Egiptoko lekurik irisgarrienetako bat da turistentzat. Ia konplexuaren zati bakoitza bisita daiteke, hilobiak eta gutxienez kripta ezkutu bat, teilaturaino. Teilatura igotzeko aukerak eta bertan kontserbatutakoaren kalitateak Athor tenplua bakarra egiten dute bere ezaugarriei dagokienez.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]