Denis Bogdan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Denis Bogdan
Bizitza
JaiotzaHrodna1996ko urriaren 13a (27 urte)
Herrialdea Errusia
Jarduerak
Jarduerakboleibol jokalaria
Altuera200 zentimetro

IMDB: nm13227378 Instagram: bogdandeniska Edit the value on Wikidata

Denis Valerievitx Bogdan,[1] errusieraz Денис Валерьевич Богдан,[2] (Hrodna, Bielorrusia, 1996ko urriaren 13a), boleibolean lehiatzen den kirolari errusiarra da. [3]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu zuen, eta zilarrezko domina eskuratu zuen boleibolean , ROC taldearekin Frantziaren atzetik eta Argentinaren aurretik. Kontuan izan behar da Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen izenean (Russian Olympic Committee) eta banderapean lehiatu zirela.

Tokion, honako hauek osatzen zuten taldea: Denis Bogdan, Valentin Golubev, Ivan Jakovlev, Jegor Kliuka, Igor Kobzar, Ilias Kurkaiev, Maksim Mikhailov, Pavel Pankov, Viktor Poletaiev, Jaroslav Podlesnykh, Dmitri Volkov eta Artiom Volvitx-ek.

Nazioarteko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio Japonia Japonia 2. lekua, zilarrezko domina Gizonezkoak, estalia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]