Edukira joan

Denisova leizea

Denisova leizea
Aztarnategi arkeologikoa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako kraiak Altai kraia
UdalerriaSoloneshensky District
Koordenatuak51°23′51″N 84°40′34″E / 51.397581°N 84.676206°E / 51.397581; 84.676206
Altitudea670 m
Mapa
Multzoalist of World Heritage Sites in Northern and Central Asia (en) Itzuli

Denisova leizea (errusieraz: Дени́сова Пеще́ра; altaieraz: Аю-Таш, Ayu Tash, literalki Hartzaren Arroka) Altai mendietako Baxelakski mendilerroan dagoen leize bat da, Siberian, Errusia. Bertan eman diren ikerketa paleoantropologiko eta paleontologikoek garrantzia handikoak dira. Denisovako gizakiaren hezurrak aurkitu ziren bertan 2010ean, orain dela 40.000 urtekoak. Gizaki hauek ez dira ez Homo neanderthalensis ez Homo sapiens, ADN ikerketak erakusten duenaren arabera[1].

Kobazuloan Paleolito osoan zehar okupazioa egon da, izan Neandertal, izan gizaki moderno. Orain dela 50.000 urteko hezurrezko jostorratz bat ere aurkitu zen bertan 2016an, inoiz aurkitu den jostorratzik zaharrena[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Slon, Viviane; Hopfe, Charlotte; Weiß, Clemens L.; Mafessoni, Fabrizio; Rasilla, Marco de la; Lalueza-Fox, Carles; Rosas, Antonio; Soressi, Marie et al.. (2017-05-12). «Neandertal and Denisovan DNA from Pleistocene sediments» Science 356 (6338): 605–608.  doi:10.1126/science.aam9695. ISSN 0036-8075. PMID 28450384. (kontsulta data: 2017-09-27).
  2. (Ingelesez) World's oldest needle found in Siberian cave that stitches together human history. (kontsulta data: 2017-09-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]