Altai (mendiak)
| Altai (mendiak) | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Belukha |
| Garaiera | 4.506 m |
| Mota | geologia komunik gabeko mendi sistema, erakargarri turistikoa, Bioaniztasuna eta geodiversity (en) |
| Luzera | 2.000 km |
| Zabalera | 600 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 49°N 89°E / 49°N 89°E |
| Estatu burujabe | |
| Eskualde autonomo | Xinjiang |
| Leku geografikoa | Altai |
| Geologia | |
| Material nagusia | Arroka metamorfiko |
| Garaia | Paleozoiko |
- Artikulu hau mendikateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Altai».
Altai[1] (altaieraz: Алтай туулар, Altay tuular; kazakheraz: Алтай таулары, Altay tawları; errusieraz: Алтайские горы, translit.: Altajskije gory; txinera tradizionalez: 阿爾泰山脈; txinera sinplifikatuz: 阿尔泰山脉, Xiao'erjing: اَعَرتَىْ شًامَىْ; dunganeraz: Артэ Шанмэ; mantxueraz: ᠠᠯᠲᠠᠢ ᠶᠢᠨ ᠨᠢᠷᠤᠭᠤ, Altai-yin niruɣu) Erdialdeko Asiako mendikatea da, Errusia, Txina, Mongolia eta Kazakhstan artean kokaturik. Mendietan Irtish, Obi eta Jenisei ibaiek dute ahoa. Bere mugak Ipar-mendebaldeko 52º iparrean, ekialdeko 84º - 90º ekialdean (non Saian mendiak hasten diren), eta hego-ekialdean Gobi basamortuan daude.
Alitau edo Altai turkieraz "Urrezko mendiak" esan nahi du. Mendikateak Ek-tagh izena ere badu. Bere ezaugarri naturalak direla eta, UNESCOk bere natura-erreserbak Gizateriaren Ondare izendatu zituen, Altaiko Urrezko Mendiak izeneko multzoan.[2]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geografikoki mendiak hiru eskualdetan banatuta daude:
- Altai errusiarra edo Altai Handia
- Altai mongoliarra
- Gobi-Altai
Hona hemen mendikatearen mendi nagusiak:
| Izena | Garaiera (m.) | Eskualdea |
|---|---|---|
| Belukha | 4.506 | Altai errusiarra |
| Chüiten-Gipfel | 4.374 | Altai mongoliarra |
| Khouji Feng | 4.356 | Altai errusiarra |
| Mönkh Khairkhan Uul | 4.204 | Altai mongoliarra |
| Tsast Uul | 4.193 | Altai mongoliarra |
| Tsambagaraw Uul | 4.165 | Altai mongoliarra |
| Sutai Uul | 4.090 | Altai mongoliarra |
| Freundschafts-Gipfel | 4.082 | Altai mongoliarra |
| Ich Bogd Uul | 3.957 | Gobi-Altai |
Ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UNESCOk 16.175 km² azalera duen eskualdea Gizateriaren ondare izendatu zuen: 'Altai mendi urrekarak' (Altai eta Kutun erreserbak, Teletskoje aintzira, Belukha mendia eta Ukok goi-lautadak osatuta). Hantxe daude elur-lehoinabarra eta argali ugaztun arraroak.
2003ko irailaren 27an 7,3 graduko lurrikarak hegoaldeko Chuya arroa suntsitu zuen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Belukha mendia
- Kutsherla harana
- Mendikatea Kucerla lakutik
- Kutsherla lakua
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-10-12).
- ↑ (Ingelesez) UNESCO. Golden Mountains of Altai. .
