Destape

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Destape spain 0001.jpg

Destapea (euskaraz, larrugorritzea) 1970eko hamarkadan zehar bereziki, frankismoaren azken urteetan eta trantsizioan, Espainian sortutako ekoizpen kulturalean (filmak bereziki, eta baita ere aldizkari, komiki eta literaturan) eduki erotikoak azaldu eta ugaltzearen fenomeno kulturala da. Horren abiapuntua 1966 urtean Manuel Fraga Iribarnek sustaturiko Ley de Prensa e Imprenta izeneko legea izan zen, zentsura zertxobait arindu zuena. Gainera, urte horietan Espainia helmuga turistiko bilakatu zen atzerritarrentzat, bereziki Europa iparraldeko herrialdeetatik, eta hango emakume turistek sexu iraultza izeneko jarrera aldaketak nazionalkatolizismotik inposaturiko puritanismo sexuala kolokan jartzen hasi ziren. Destapeak bereziki Espainiako zinema izan zuen eragina, ordura arte, frankismoan zehar, pentsaezinak ziren emakumeen gorputz erotizatuak eta gorputzaren atalak (hankak, bularrak) erakutsiz. Fenomeno horren ondorioz, sex symbol bilakatu ziren hainbat espainiar emakume aktore.

Generoan nabarmendu ziren aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.