Diabelli bariazioak (Beethoven)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bariazioak – Diabelliren vals
Neal O'Doanek jotzen du.

Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza.

Diabelliren vals baten gaineko pianoarentzako bariazioak Do Nagusian, Diabelli bariazioak bezala ezagunagoak, Ludwig van Beethovenek Anton Diabelliren vals baten gainen idatzitako bariazio multzo bat da. 1819 eta 1823 bitartean idatziak izan ziren eta, lan bezala, Beethovenen opus 120a dira.

Lana Diabelligandik abiatzen da, musika editore eta konpositore ezagun bat, bere valsa zenbait konpositoreri bidali ziena, horietako bakoitzari bariazio bat idaztea eskatuz. Bere asmoa bariazio guztiak liburu baten argitaratzea zen, berak garaiko konpositorerik garrantzitsuentzat jotzen zituenen antologia moduko bat eginez. Berrogeita hamar konpositorek parte hartu zuten (horien artean Franz Liszt, artean 11 urteko haurra zena), eta euren bariazioak Vaterländischer Künstlerverein (Artista Patriotikoen Elkartea) bezala argitaratu ziren. Beethovenek, alabaina, bariazio bakarra idatzi beharrean, valsak ahalbidetzen zituen aukerekin horrenbeste konprometitu zen hogeita hamahiru bariazioko sail bat idatzi zuela. Diabellik Beethovenen bariazioak beste liburu baten aparte argitaratu zituen. Orain konpositorearen pianoarentzako lanik handienetakotzat hartzen da, baita bere garaiko bariazio multzorik amaituenetakotzat ere.


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.