Diatlov pasabideko gertakaria
Diatlov pasabideko gertakaria | |
---|---|
Mota | incident (en) istripu |
Honen izena darama | Igor Dyatlov (en) eta Dyatlov Pass (en) |
Data | 1959ko otsailaren 2a |
Kokaleku | North Urals (en) Dyatlov Pass (en) |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Biktima | Igor Dyatlov (en) (lider) |
Pertsona hilak | 9 |
Pertsona zaurituak | 0 |
Bizirik irten direnen kopurua | 0 |
Diatlov pasabideko gertakaria (errusieraz: Ги́бель тургру́ппы Дя́тлова) 1959ko otsailaren 1aren eta 2aren artean Ural mendien iparraldean, orduko Sobietar Batasuneko bederatzi mendizaleren heriotza misteriotsua izan zen.
Uraleko Institutu Politeknikoko esperientzia handiko mendizaleek Kholat Siakhl mendiaren tontorretik gertu kanpamentua ezarri zuten, egun Igor Diatlov taldeko buruaren omenezko izena daukan lekuan. Gauean, arrazoi ezezagunengatik, labanaz kanping-denda barrukaldetik sastakatu eta kanpalekutik kanpora atera ziren bederatziak. Kanpalekutik ihes egin zuten, gehienek arropa gutxirekin eta oinutsik, kanpalekuaren inguruko elur-ekaitz astunera. Momentu horretan, kanpaleku inguruan -25 °C eta -30 °C arteko tenperatura zegoela estimatzen da.
Otsailaren 26an aurkitu zituzten taldekideen gorpuak. Sobietar Batasuneko agintariek gauzatutako ikerketa batek ebatzi zuen sei hipotermiak jota hil zirela eta beste hiruk traumatismo fisiko bortitzen zeinuak zituztela. Biktima batek burezurra frakturatuta zuen; Beste bik bularreko haustura oso larriak jasan zituzten. Taldeko kide baten gorpuari mihia eta begiak falta zitzaizkion. Ikerketak ondorioztatu zuen "indar ezezagun bortitza" izan zela heriotzak eragin zituena. Hainbat teoria sortu dira azaldu gabeko heriotzak argitzeko: animalien erasoak, mansien erasoa, hipotermiaren eragin fisiko eta psikologikoak, elur-jausiak , infrasoinuek eragindako panikoa eta militarren parte-hartzea besteak beste.
2019an Errusiak ikerketa berria ireki zuen gertakaria argitzeko, eta bere ondorioak 2020ko uztailean aurkeztu ziren: elur-jauzia izan zen heriotzak eragin zituena. Elur-jauziari biziraun ziotenek euren kanpin-dendak azkar utzi behar izan zituzten, arropa egokirik gabe eta ikuspen eskasarekin; horiek hipotermiaren ondorioz hil ziren[1]. 2021ean, Frozen II filma egiteko erabilitako teknologiaren bidez[2], proposatu zen lauza moduko elur-jauzi bat izan zitekeela zauriak azaltzeko modua[3].
Hildakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espedizioko kideak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Izena | Errusierazko izena | Jaiotze data | Adina | Generoa | Oharrak | Ref. |
Igor Alekseyevich Dyatlov | Игорь Алексеевич Дятлов | 1936ko urtarrilaren 13a | 23 | Gizonezkoa | Taldeko liderra | [4] |
Yuri Nikolayevich Doroshenko | Юрий Николаевич Дорошенко | 1938ko urtarrilaren 29a | 21 | Gizonezkoa | [4] | |
Lyudmila Alexandrovna Dubinina | Людмила Александровна Дубинина | 1938ko maiatzaren 12a | 20 | Emakumezkoa | [4] | |
Yuri (Georgiy) Alexeyevich Krivonischenko | Юрий (Георгий) Алексеевич Кривонищенко | 1935eko otsailaren 7a | 23 | Gizonezkoa | [4] | |
Alexander Sergeyevich Kolevatov | Александр Сергеевич Колеватов | 1934ko azaroaren 16a | 24 | Gizonezkoa | [4] | |
Zinaida Alekseevna Kolmogorova | Зинаида Алексеевна Колмогорова | 1937ko urtarrilaren 12a | 22 | Emakumezkoa | [4] | |
Rustem Vladimirovich Slobodin | Рустем Владимирович Слободин | 1936ko urtarrilaren 11a | 23 | Gizonezkoa | [4] | |
Nikolai Vladimirovich Thibeaux-Brignolles | Николай Владимирович Тибо-Бриньоль | 1935eko uztailaren 5a | 23 | Gizonezkoa | ||
Semyon (Alexander) Alekseevich Zolotaryov | Семён (Александр) Алексеевич Золотарёв | 1921eko otsailaren 2a | 38 | Gizonezkoa | [5] | |
Yuri Yefimovich Yudin | Юрий Ефимович Юдин | 1937ko uztailaren 19a | 21 | Gizonezkoa | Bizirik atera zen espediziokide bakarra. Ondoez batengatik espedizioa utzi zuen urtarrilaren 28an. | [6] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Devitt, Polina. (2020-07-11). «Russia blames avalanche for 1959 Urals mountain tragedy, RIA agency reports» Reuters (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- ↑ (Ingelesez) «Has science solved one of history’s greatest adventure mysteries?» Science 2021-01-28 (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- ↑ (Ingelesez) «A New Study Has Revealed the Best Theory Yet for the Dyatlov Pass Incident» www.vice.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- ↑ a b c d e f g Eichar 2013, 265 orr. .
- ↑ Eichar 2013, 266 orr. .
- ↑ (Errusieraz) «Умер единственный выживший участник похода группы Дятлова» Российская газета (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eichar, Donnie. (2013). Dead mountain : the untold true story of the Dyatlov Pass incident. ISBN 978-1-4521-2956-3. PMC 860771365. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kasuaren ikerketa osoa, jatorrizko dokumentuak, autopsiaren txostenak, gorpuen argazkiak eta arrazoi posibleei buruzko informazio zehatza [1](ingelesez)
- Dyatlov pasabideko mapa (P-40-83,84) eskala 1: 100000 (Errusieraz)
- Uraletako gertakariaren kokapenak turistak erakartzen ditu
- Argazki-galeria osatua, bilaketa-taldeek ateratako argazkiak barne (Errusieraz)
- Argazki eta testu batzuk (Errusieraz)
- Argazki-galeria: taldekoen argazkiak, ikerlari batzuen dokumentuen argazkiak (Errusieraz)
- Dyatlov Passeko Istripua
- Argazki-bideodun orria ingelesez
- Atlas Obscurako gertakariari buruzko artikulua
- Heriotza bidean. A. Rakitin (Errusieraz)
- https://www.kp.ru/daily/26830/3870457/ DNA misterioa. (errusiera)