Dibidendu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Dibidendua merkataritza-sozietate batek lortutako mozkinetatik bere bazkideei emandako sariak dira.

Enpresa bat, erregimen kapitalistaren barruan, beti sortzen da errentagarria izateko eta etekinak lortzeko helburuarekin. Izatez, horixe da enpresaren izateko arrazoi nagusietako bat. Kontuan izanik akziodunak direla sozietatea sortzeko beren dirua arriskuan jartzen dutenak, enpresaren jardueran lortutako mozkinen parte bat erreserbetara destinatzen da eta beste bat jabe edo akziodunen artean banatzen da. Azken ordainsari hori da dibidendua[1].

Baldin enpresa batek bere emaitzen kontua 1.000 euroko mozkinaren ixtea lortzen badu, hango administrazio kontseiluak planteatu behar du nola banatuko duen diru hori eta zer helburu emango dion. Inbertsio berriak egiteko, jabe edo akziodunei ordainsari moduan pagatzeko edota bi gauzetarako erabili ahalko du. Enpresa bateko kudeatzaileek, eskuarki, ez dituzte mozkin guztiak akziodunen artean banatzen. Parte bat enpresak beretzat gelditzen du, inbertsio edo proiektuetarako. Demagun, 1.000 euro horietatik enpresak 700 euro gelditzen dituela beretzat. Mozkinen parte horri erreserba esaten zaio, badaezpada ere gordetzen baita, garai txarrak badatoz ere. Gainera, galerekin ez dauden sozietate guztiek eduki behar dute legezko erreserba bat. Ondorioz, gainerako 300 euroak dibidenduetarako zuzenduko lituzke enpresak. Akziodun bakoitzak gehiago edo gutxiago kobratuko du, bere esku dituen akzio edo tituluen arabera. Eskuarki, mozkinak banatzen dituzten enpresek urtean behin edo bitan egin ohi dute hori.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.