Dibisio militar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dibisioa, armada arloan, brigada edo erregimentu talde batzuk osatzen duten unitate militar bat da. Orotara, 10.000 eta 20.000 soldadu artean izaten ditu, eta, kopuru honi, gainera, artileria eta unitate bereziak gehitzen zaizkio. Infanteria eta zalditeria dibisioak ere badaude.

Dibisioaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dibisioa, armadako unitate nagusitzat hartzen da eta, dibisioaren agintea, dibisioko jeneral batek izaten du, gorengo kargua duena armada bakoitzeko (Lurra, Ura eta Aira) komandante nagusiaren salbuespenarekin.

Askotan, eta garrantzi handiko armadetan, dibisioak, armada gorputz izeneko unitate batean batzen dira, gutxienez bi dibisiok eratutakoak eta gorputz bat armada talde baten barnean, alemaniarrek, Bizargorri Operaziorako eratutakoak bezalakoak. Hala ere, beste armada batzuetan, unitate hauek, teoria hutsean baino ez dira geratu, eta, gainera, brigadaren aurrean oso toki txarrean dago, brigada, malguagoa baita eta egokiako prestatuta baitago gerra asimetrikorako.

Dibisio ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Leklerk dibisioa: Dibisio hau, Paris alemaniarrengandik askatzeaz arduratu zen Bigarren Mundu Gerran eta espainiar asko zegoen dibisio horretan.