Kohorte (Antzinako Erroma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kohorte (latinez: cohors) erromatar bat, orokorrean, erromatar armadan soldadu mota bakar batez osatutako unitate taktiko bat zen, eta Marioren erreformekin sortua. Beranduago hitz honek zentzu zabalagoa hartu zuen eta unitate militar bat definitu zuen.

Legioaren kohorteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar legio batek 10 kohorte zituen, Itik X.era zenbakituak, kohorte bat (latinez: cohors), 3 manipuluz osatua zegoen, manipulo bakoitza, 2 zenturiaz osatua zegoelarik. I. kohorteak, aldiz, 5 zenturia bikoitz zituen.

Errepublika garaian, kohorteak hastati, principes eta triarii izeneko hiru lerrotan antolatzen ziren, hurrenez hurren 120, 120 eta 60 gizonetan banatuak zeudelarik. Hiru soldadu-lerroak gerra-esperientziaren eta -trebetasunaren arabera banaturik zeuden, gerlari gazteak lehen lerroan, honek amore ematen zuenean bere lekua principesen ilarak hartzen zuelarik, prestatuenak. Era berean, principesek amore eman zezaketen, beharrezkoa izanez gero.

Velitesak, oinezko arinak, xabalinaz edo habailaz armaturik, lerroen aurrean zeuden, eta jaurtigaiak jaurtitzen zizkioten etsaiari.

Manipuloa erromatar legioaren unitate bat izan zen, samnitar gerretan asmatua. 160 infantez osatua zegoen, K. a. 100. urte inguruan Gaio Mario kontsulak armada eraberritu eta profesionalizatu ondoren. Manipulo bakoitza, aldi berean, 80 gizoneko bi zenturiaz osatua zegoen. Zenturiak, administratiboki, bikotetan biltzen ziren, 160 infanteren manipuluak osatuz, eta hauek, aldi berean, operatiboki, hiruko taldeetan, 480 legionarioko kohorte bat osatuz.

Salbuespen gisa, lehen kohorteak, legioko gizonik kementsuenek osatua, 5 zenturia besterik ez zituen osatzen. Baina hauek zenturia bikoitzak ziren, hau da, 160 gizonekoak bakoitza. Zenturia horietako zenturioiak primi ordinis deitzen ziren, lehen zenturiakoa izan ezik, primus pilus izena hartzen zuena. Erromatar zenturia bat, gaur egungo infanteria-konpainia txiki batekin parekatzera etorriko litzateke.

Datu esanguratsu bezala, zenturia batek ez zituen inoiz 100 soldadu izan, bere izena zenturioitik datorrelako.

Hierarkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kohorte militarra zenturioi batek zuzentzen zuen, Pilus Priorrek. Kohorte bakoitzeko 6 zenturioi zeuden. Zenturioien mailarik altuenak I. kohortea agintzen zuen, bere titulua, Primus Pilus edo zenturioi primipiloa zelarik.

Hauxe da II eta X arteko kohorte tipikoen sei zenturioien tituluen zerrenda:

Hierarkia-ordenean:

  • Centuria I: Pilus Prior
  • Centuria II: Princeps Prior
  • Centuria III: Hastatus Prior
  • Centuria IV: Pilus Posterior
  • Centuria V: Princeps Posterior
  • Centuria VI: Hastatus Posterior

Gudu-ordenean:

  • Centuria III: Hastatus Prior (hastati)
  • Centuria VI: Hastatus Posterior (hastati)
  • Centuria II: Princeps Prior (príncipes)
  • Centuria V: Princeps Posterior (príncipes)
  • Centuria I: Pilus Prior (triarii)
  • Centuria IV: Pilus Posterior (triarii)

Segurtasun zibileko kohorteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiriko kohorteak, eguneko segurtasunerako: pretoriar kohorteen ereduaren arabera antolatuak, baina zalditeria kontingenterik gabe, hiriko kohorteek 1.000 gizon zituzten kohorte bakoitzeko, 1.500 Vitelioren aurretik ere.
  • Cohors vigilum, suhiltzaileak, gaueko segurtasunerako: gorputz hau Erroman 560 gizonetan banatua zegoen tribuno militar baten agindupean. Kohorte bakoitza, 70 eta 80 arteko zenturietan banatua zegoen, eta zenturioi princeps batek eta sei zenturioi soilek gobernatzen zuten.

Beste kohorte batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kohorte laguntzaileetan, 6 eta 10 zenturia artekoak ziren. Zalditeriaren hegalek (Cohors alaria) 500 zaldun (cohors quingenariarentzat) edo 1.000 (cohors milliariarentzat) hartzen zituzten, eta 16 edo 24 turmetan banatuta zeuden, bakoitza dekurion batek zuzenduta.

Beste kohorte mota batzuk:

  • Cohors classica: erromatar armada.
  • Cohors equitata: zaldizko tropa batek lagundutako infanteriako tropa.
  • Cohors Germanorum
  • Cohors milliaria
  • Cohors palatina
  • Cohors peditata: infanteriako tropa
  • Cohors praetoria: Pretoriar Guardia.
  • Cohors togata, Pretoriar Guardiako kidea, Erroman armatuta sartzeko eskubidea zuen soldadu bakarra zen.
  • Cohors quingenaria
  • Cohors speculatorum
  • Cohors torquata
  • Cohors tumultuaria: tropa laguntzaile ez estandarrak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]