Digna Garitaonandia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Digna Garitaonandia
Bizitza
Jaiotza Mallabia1923ko irailaren  22a (95 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak pilotaria
Izengoitia(k) Txikita de Mallabia

Digna Garitaonandia Mallabiabarrena (Mallabia, Bizkaia, 1923ko irailaren 22an) euskal erraketista profesionala izan zen. Txikita de Mallabia izenaz kantxaratu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Digna Garitaonandia Mallabiko Areitio auzoko San Trokaz baserrian jaio zen. Eibarrera esniak banatzera joaten zen eta esniok banatu ostean, Astelena frontoira ostera bat egitea zuen atsegin, han pilotan aritzen baitziren Aixpeko Pilar eta Itturraldeko bikiak, Maria eta Jesusa. Hantxe hasi zen Digna pilotan zaletzen eta ikasten. Laster etorri zitzaion Bartzelonara jokatzen joateko eskaintza. 16 urte bete baino lehen, eta hurrengo Gabonak etxetik kanpo pasatzeko penaz, 1939ko otsailaren 20an heldu zen Mediterraneo ertzeko parajera.

Bere debuta Bartzelonan egin zuen. Bertako Nuevo Mundo eta Condal frontoietan jokalari profesionala izan zen zortzi urte luzez, harik eta, 24 urte zituela ezkondu eta erraketari agur esan zion arte[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]