Jesusa Garitaonandia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jesusa Garitaonandia
Bizitza
Jaiotza Mallabia1921eko abuztuaren  6a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo2000ko irailaren  6a (79 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak pilotaria
Izengoitia(k) Areitio

Jesusa Garitaonandia Mallabiabarrena (Mallabia, Bizkaia, 1921eko abuztuaren 16a - Bilbo, Bizkaia, 2000ko irailaren 6a) euskal erraketista profesionala izan zen. Areitio izenaz kantxaratu zen, bere jaiotetxeko auzoa gogoan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jesusa Mallabiko Areitio auzoko San Trokaz baserrian jaio zen. Bere ahizpa Digna Garitaonandia bezala, gazte-gaztetan hasi zen frontoira begira. Garai hartan 3 pilotari eskola zeuden Eibarren. Giro hartan, hainbat neska gazteri piztu zitzaien pilotan ikasteko gogoa, gainera, profesional mailara helduz gero, bizimodua ateratzeko aukera ikusten ere hasi ziren. Apurka-apurka zaletasuna eta interesa hedatzen joan zen eta inguruko herrietara ere heldu zen oihartzuna.

Kirolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astelena frontoian hasi zen Jesusa pilotan zaletzen eta ikasten. Laster etorri zitzaion Kataluniara jokatzen joateko eskaintza. Bartzelonan egin zuen debuta, Sol y Sombra frontoian eta bertan jarraitu zuen jokatzen zenbait urtez. Jokalari sasoian 5-6 neska bizi ziren pisu berean, seme-alaba gabeko bikote baten etxean. Etxe hartan ordena handia zegoen, erretiratzeko orduak zaindu egin behar izaten ziren. Frontoiak gainera pertsona bat zuen, partidu aurretik erraketisten bila joan eta partida ostean etxera laguntzeko. Entrenamendu edo partidarik ez zuenean, Jesusak galtzerdiak egiten, irakurtzen eta zineman ematen zuten denbora. Bartzelonara joateak bere pentsatzeko modua zabaldu egin zion eta normaltasun osoz egiten eta ikusten zituen aldaketa asko. Irekia zen. [1]

Herriratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizpahiru urtez jardun zuen Katalunian jokatzen. Mallabira itzuli eta urte batzuetara Aitxuko Juan Onaindiarekin Zaldibarrera ezkondu eta Zaldibarren janari-denda zabaldu zuen.[2] Bartzelonan jokalari igarotako urteak ordea, ez zituen inoiz ahaztu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]