Dimitri Ivanovski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dimitri Ivanovsky» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dimitri Ivanovski
Dmitry Iosifovich Ivanovsky.jpg
Bizitza
Jaiotza Gdov1864ko urriaren 28a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza Rostov Don1920ko ekainaren 20a (55 urte)
Hobiratze lekua Q28122850
Hezkuntza
Heziketa San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Andrei Famintsyn
Lanbidea
Lanbidea virologista, botanikaria eta biologoa
Enplegatzailea(k) Varsoviako Unibertsitatea
Jasotako sariak

Dimitri Iosifovitx Ivanovski, errusieraz Дмитрий Иосифович Ивановский, (1864ko urriaren 28agreg./urriaren 16ajul. - 1920ko ekainaren 20a) errusiar biologoa izan zen, birusak aurkitu zituena 1892an.

1887an, Ivanovski San Petersburgoko unibertsitatean bere ikasketak egiten ari zela, tabako landareari kalte egiten zion gaixotasun bat ikertzeko eskatu zioten. Hiru urte geroago, tabako landarearen beste gaixotasun bat ikertzeko eskatu zioten, Krimean eragiten ari zena. Ivanovskik, bi gaixotasunak agente oso txiki batek sortarazten zituela aurkitu zuen. Agente hau portzelanazko iragazkiak zeharkatzeko gai zen, bakterioek ez bezala. Bere aurkikuntzak artikulu batean azaldu zituen (1892) eta tesi batean ere bai (1902).