Dimitrio Ovtxarov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dimitrij Ovtcharov» orritik birbideratua)
Dimitrio Ovtxarov

Bizitza
JaiotzaKiev1988ko irailaren 2a (35 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmahai-tenislaria
Altuera183 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm5965307 Facebook: DimitrijOvtcharov Twitter: dimaovtcharov Instagram: dimaovtcharov Olympic.org: dimitrij-ovtcharov Edit the value on Wikidata

Dimitrio Mikhailovitx Ovtxarov, ukrainieraz Дмитро Михайлович Овчаров, (Kiev (Ukraina), 1988ko irailaren 2a) mahai-tenisean lehiatzen den Ukrainan sortutako kirolari alemaniarra da.[1]

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), zilarrezko domina eskuratu zuen Alemaniako taldearekin, taldekako modalitatean, Txinako (urrezkoa) hirukotearen atzetik eta Hego Koreakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniako hirukotea: Timo Boll, Dimitrio Ovtxarov eta Christian Süß-ek.

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), brontzezkoa irabazi zuen bakarkako modalitatean, Zhang Jike (urrezkoa) eta Wang Hao (zilarrezkoa) txinataren atzetik.
Brontzezkoa eskuratu zuen Alemaniako taldearekin ere, taldekako modalitatean, Txinako (urrezkoa) hirukotearen eta Hego Koreakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniako hirukotea: Timo Boll, Dimitrio Ovtxarov eta Bastian Steger-ek.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), brontzezkoa eskuratu zuen, berriro, Alemaniako taldearekin taldekako modalitatean, Txinako (urrezkoa) hirukotearen eta Japoniakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniako hirukotea: Timo Boll, Dimitrio Ovtxarov eta Bastian Steger-ek.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabazi zuen bakarkako modalitatean, Ma Long (urrezkoa) eta Fan Zhendong (zilarrezkoa) txinataren atzetik.
Zilarrezkoa eskuratu zuen Alemaniako taldearekin taldekako modalitatean, Txinako (urrezkoa) hirukotearen atzetik eta Japoniakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniako hirukotea: Timo Boll, Dimitrio Ovtxarov eta Patrick Franziska-k.[2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Pekin
Txinako Herri Errepublika Txina
2. lekua, zilarrezko domina Taldeka,
gizonezkoa[4]
2012 Londres
Erresuma Batua Erresuma Batua
3. postua, brontzezko domina Bakarka,
gizonezkoa[5]
2012 Londres
Erresuma Batua Erresuma Batua
3. postua, brontzezko domina Taldeka,
gizonezkoa[6]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
3. postua, brontzezko domina Taldeka,
gizonezkoa[7]
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Bakarka,
gizonezkoa[8]
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Taldeka,
gizonezkoa[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ITTF-ren sailkapena ITTF webgunea 2021-11-12an begiratua
  2. «Dimitrio Ovtxarov» olympedia.org 2021-11-11n begiratua(Ingelesez)
  3. «Dimitrio Ovtxarov» Olympics.com 2021-11-11n begiratua (Gaztelaniaz)
  4. "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2008" olympedia.org (Ingelesez)
  5. "Mahai-tenisa, bakarka, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
  6. "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
  7. "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  8. "Mahai-tenisa, bakarka, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  9. "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]