Edukira joan

Dioklezianoren termak

Dioklezianoren termak
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°54′10″N 12°29′54″E / 41.9028°N 12.4983°E / 41.9028; 12.4983
Map
Ondarea
Kontaktua
HelbideaVia Enrico de Nicola, 79 - Roma eta Piazza delle Finanze 1 - 00185 Roma

Dioklezianoren termak (latinez Thermae Diocletiani), Antzinako Erromako terma handienak izan ziren. 3.000 pertsona baino gehiagorentzako tokia zuten.

298. urtean, bainuetxe handi baterako lanen enkargua ematen da, Diokleziano enperadoreak sustatuak. Termak, 305ean datatuak daude, eta zenbait enperadoreren agintaldietan osatuak izan ziren. Dioklezianoren Termak, erabiltzen jarraitu ziren, godoek, terma hauek urez hornitzen zituzten akueduktuen ur isuria eten zuten arte, 537an.

Diokleziano, termen eraikuntzan lan behartuetara zigortutako milaka kristauren heriotzagatik salatua izan zen. Lanak amaitu zirenean, 305ean, enperadore izateari utzi zion. 1561ean, Pio IV.a aita santuak, Michelangelori, martiri guzti horien omenezko eliza bat eraikitzea agindu zion, termak zeuden tokian bertan: Santa Maria degli Angeli e dei Martiri basilika.

2008ko azaroan, termetako X. gela, berriz publikoari irekita geratu zen, 30 urtez zaharberritze lanak egin ondoren.

Antzinako termak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terma hauen egitura, Karakalaren termen antzerakoa zen, mende bat lehenago eraikiak, eta ia edukiera erdiarekin. Adreiluz eraiki ziren, barnealdean haitzurdinez estalia, eta iztukuz kanpoaldean, zoladurako mosaikoen aberastasuna nabarmendu behar delarik. Termen zati handi bat, hauen zenbait gune, eliza eta beste eraikuntza batzuetarako oinarri gisa erabili izanari esker mantendu dira: termen multzoan, gaur egun, Santa Maria degli Angeli e dei Martiri basilika (tepidarium-ean), San Bernardo alle Terme eliza (bi gela zirkularretako batean), eta Erromako Museo Nazionalaren zati bat, baina multzoak hartzen zuen 13 hektarea karratuko eremu gehiena desagertu egin da. Termak, hego-mendebalderantz begira zeuden, eguzki energiak caldarium-a bero zezan frigidarium-ari eragin gabe. Hartzen zuten eremu handia zela eta, inguruko kaleetan, termen hondakinak ikus daitezke.

Diocletianoren Bainuen okupatutako eremua Piazza dei Cinquecentoaren eta Termini geltokiaren aurrean, Piazza della Repubblica, Via Cernaia eta Via Volturno artean dago, eta ustez, azken via horretan zegoen sarrera nagusia. Aurkako aldeko erdian, konplexuaren muga markatzen zuen laukizuzen hesiaren ondoan, exedra erraldoi bat zegoen, XIX. mendearen amaieran Piazza della Republikan errepikatu zena. Exedraren alboetan bi liburutegi zeuden, eta ondoren bi areto zirkular; horietako bat 1598an San Bernardo eliza bihurtu zuten, eta bestea Via del Viminale hasieran oraindik ikus daiteke. Sarreraren ondoren, lorategi dotore batek bainuetxearen eraikin zentralera eramaten zuen.

Calidarioaren aztarna bakarra Santa Maria degli Angeli basilikaren fatxada osatzen duen abside txiki bat da; frigidarioa, gurutzeko hiru arkuzko sabai ikusgarri duen aretoa, eta tepidario zirkularra osorik gorde dira, hurrenez hurren Santa Maria degli Angeli basilikaren transeptuan eta sarrera-aretoan ikus daitezkeenak. Eraikin zentralaren alde bietan, modu simetrikoan antolatuta zeuden portikodun gimnasioak eta beste hainbat gela handientsu elkar lotuta, Grandi Aule izendatuak.[1]

Erromatar Idatzizko Komunikazioaren Museoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dioklezianoren termen eraikinean, eta Erromatar Museoa Nazionala erakundearen baitan dago museo hau. Munduko inskripzioen bilduma aberatsen eta garrantzitsuenetako bat du, 20.000 artefaktu inguru biltzen dituena. XIX. mendearen amaieran sortu zen bilduma, bilduma historikoetatik eta, batez ere, 1870etik aurrera Erroma Italiako Erresumako hiriburu rola hartzeko egokitu zuten eraikuntza-lan nagusietan aurkitutako objektuetatik eratorritako materialez osatua. Urteetan zehar, Museoko bilduma aberastu egin da Erroma eta haren inguru hurbileko lurraldean lurperatutako arkeologia-materialekin.[1]

Latindar Herriaren Protohistoriaren Museoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latindar Herriaren Protohistoriaren Museoa Michelangeloren Klaustroaren lehen solairuan dago. Museoak Latiumeko kulturaren garapena erakusten du Brontze Aro Berantiarretik (K.a. XI. mendea) Burdin Aroan zehar eta ekialdekotze garaira (K.a. X. mendetik VI. mendearen hasierara) arte, Erroma inguruko arkeologia-guneetan modu sistematikoan aztertu eta induskatutako aztarnetatik abiatuta. Egiazki, aldi honetan, Latiumeko komunitateak tribu-estiloko egituretatik, herri-komunitateetan antolatuta zeudenak gens-bezero izaerako egitura sozio-politiko konplexuetara igaro ziren, aitzin-hiri eta, ondoren, hiri formetan antolatu zirenak.[1]

Santa Maria degli Angeli Kartusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1561eko uztailaren 27ko aita-santuaren buldaren bidez, Pio IV.a Medicik Dioklezianoren bainuak Santa Maria degli Angeli Eliza eta Kartusia (Kartusiar ordenaren monasterio) bihurtzea agindu zuen. Lan hori Michelangelori, orduan laurogeita sei urte zituela, eskatu zioten; hark eliza diseinatu zuen eta, ziurrenik, Kartusiaren antolaketa orokorra eta Klaustro Handiaren diseinua ere proposatu zituen. Eraikuntza hainbat aldiz eten zen diru faltagatik, eta XVII. mende osoan eta, zati batean, haratago ere jarraitu zuen. Monasterioo arauei jarraituz, Kartusia komunitate-bizitzarako gune bat zuen, Klaustro Txikia, jangela eta kapitulu-etxea barne, eta klausura bizitza gune bat, non monjeen gelek Klaustro Handia inguratzen zuten eta eremu zentralak berdegune irekia izaten jarraitzen zuen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 «Il Museo della Comunicazione Scritta dei Romani – Museo Nazionale Romano» museonazionaleromano.beniculturali.it (kontsulta data: 2026-03-29).

Beste terma ospetsu batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]