Terma
Terma antzinako ur beroko herri-bainuetxea da, erromatarren garaikoa bereziki.
Termak garrantzi handia izan zuten erromatarren garaian eta pribatuak nahiz herrikoak izan zitezkeen. Denborarekin bilerak eta bizitza soziala egiteko gune bilakatu ziren.
Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Termaren funtsezko parteak hauek ziren: frigidarium (ur hotzeko igerilekua), tepidarium (sala beroa) eta caldarium (ur beroko bainuak, lurrun-bainuak eta masajea hartzeko tokia); horiez gainera, apoditerium edo aldagela zegoen. Herri guztiek zuten termaren bat edo gehiago, eta batzuk arkitektura-obra handiak ziren; aipagarriak dira, besteak beste, Karakalarena Erroman (K.o. 206-217), Adrianorena Tivolin, eta Dioclecianorena (K.o. 298-306).
Termak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Auritz eta Aurizberri artean dagoen Zalduako erromatar kokalekuan eta gertuko Artzikoan ere, termak aurkitu dira[1]. Arkaiako mansioko termak aspaldi ezagutzen dira eta 2015ean horien inguruko erakusketa egin zuen Bibat museoak.
Terma garrantzitsuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Agriparen Termak
- Dioklezianoren Termak
- Karakalaren Termak
- Neronen Termak
- Titoren Termak
- Trajanoren Termak
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Aranzadi. «Zalduak bere erromatar iragan termala eta eraikuntz monumetalen zatia azaleratu ditu» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).