Dionisia Manzanero Salas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dionisia Manzanero Salas

Bizitza
JaiotzaMadril, 1919
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1939ko abuztuaren 5a (19/20 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakjostuna eta typist (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Dionisia Manzanero Salas (Madril, 1919- Ibidem, 1939ko abuztuaren 5a) 1939ko abuztuaren 5ean Madrilen erregimen frankistak fusilatutako emakumeetako bat izan zen, momentu horretan modista zen eta 20 urte besterik ez zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz ezagutzen da. [1][2][3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dionisia Madrilgo Cuatro Caminos auzoan jaio zen eta sei seme-alaben artean hirugarrena zen. Bere aita UGTko militantea zen.

Gerra bitartean familia behartsuei laguntza eskaini zien, Nazioarteko Brigaden ospitalean aritu zen erizain gisa eta Urriko Batailonarekin frontean aritu zen. 1938an Espainiako Alderdi Komunistan afiliatu zen obús batek bere ahizpa Pepita eta bere etxearen ondoan jolasten ari ziren beste ume batzuk hil ostean. Alderdiaren barnean Chamartín de la Rosako sektorearentzako mekanografa bezala aritu zen. Pilar Buenoren laguna egin zen. Era berean, gerra amaitzean hiriburuan geratu ziren alderdi-buruen arteko enlaze gisa aritzeko aukeratu zuten.

Maiatzaren 16an egindako sarekada masiboan atxilotu zuten, eta hurrengo egunean Las Ventas emakumeen kartzelan sartu zuten. Orduan 9. Gerra Kontseilu Egonkorrak 30.426. kausa ebatzi zuen, 13 Arrosak heriotza zigorrera kondenatuz. Hala, hogeita lau ordu beranduago, 13 emakume eta 43 gizon 1939Ko abuztuaren 5ean fusilatu zituzten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren (gaur egungo Almudena hilerria) hilarrietan.[5]

Familiari idatzitako gutun batean honela zioen:

« "Queridísimos padres y hermanos:

Quiero en estos momentos tan angustiosos para mí poder mandaros las últimas letras para que durante toda la vida os acordéis de vuestra hija y hermana, a pesar de que pienso que no debiera hacerlo, pero las circunstancias de la vida lo exigen.

Como habéis visto a través de mi juicio, el señor fiscal me conceptúa como un ser indigno de estar en la sociedad de la Revolución Nacional Sindicalista. Pero no os apuréis, conservar la serenidad y la firmeza hasta el último momento, que no os ahoguen las lágrimas, a mí no me tiembla la mano al escribir. Estoy serena y firme hasta el último momento. Pero tened en cuenta que no muero por criminal ni ladrona, sino por una idea.

A Bautista le he escrito, si le veis algún día darle ánimos y decirle que puede estar orgulloso de mí, como anteriormente me dijo.

A toda la familia igual, como no puedo despedirme de todos en varias cartas, lo hago a través de ésta. Que no se preocupen, que el apellido Manzanero brillará en la historia, pero no por crimen.

Nada más, no tener remordimiento y no perder la serenidad, que la vida es muy bonita y por todos los medios hay que conservarla. Madre, ánimo y no decaiga. Vosotros ayudar a que viva madre, padre y los hermanos. Padre, firmeza y tranquilidad.

Dar un apretón de manos a toda la familia, fuertes abrazos, como también a mis amigas, vecinos y conocidos.

Mis cosas ya os las entregarán, conservar algunas de las que os dejo. Muchos besos y abrazos de vuestra hija y hermana, que muere inocente.

Dioni"[6]

»


Memoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei omenaldia egiten zaie[7]. Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamahiru Arrosei eskainitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak.

2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei omenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historialariari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela [8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]