Diseinatzaile grafiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Diseinatzaile grafikoek arte grafiko eta ikusizko materialak kontzeptualizatzen eta lantzen dituzte, liburu, aldizkari, publizitate, filma, logo, iragarpen eta euskarri digitaletan agertzen den informazioa modu eraginkorrean komunikatzeko. Egiten dituzten sorkuntzak artetik haratago doaz, funtzionalitate komertziala biltzen baituelako.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lautrec, La Goulue (1891)

Komunikazio bisualaren historia oso luzea denez, diseinu grafikoaren asmatzailea nor den esatea ezinezkoa da. Dena den, Henri de Toulouse-Lautrec margolaria horietako bat izan zen, erreprodukzio anitzetako lehen publizitate lanaren (1891, Moulin Rouge-ren "La Goulue" kartela) egilea.

XIX. mendearen azken urteetan, konposizio teknologia berriak sortu ziren. Horrenbestez arte grafikoen esparruan aldaketa garrantzitsuak eman ziren lan-eskemen arloan, automatizazioari eta espezializazioari dagokionez batez ere. Momentu honetatik aurrera, diseinu grafikoko espezialistak agertzen hasi ziren diseinu eta inprimaketarekin lotutako prozesuen etapa bakoitzerako.

XX. mendearen etorrerarekin, diseinu grafikoan eragin izugarria izan zuen diseinatzaileen belaunaldi handia iritsi zen. Garai honetan, Art Nouveau edo modernismoaren joera diseinu grafikoak adierazpen eta komunikazio metodo gisa sortu egin zuen. [2]

Diseinatzaile grafikoaren lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Packaging

Diseinu grafikoa irudien bidez (liburu, kartel eta liburuxketan batez ere) ideiak helarazten saiatzen den jarduera sortzaile eta teknikoa da. Hau guztia kontuan hartuta, diseinatzaile grafikoa lan horiek guztiak egiten dituen pertsona da. [3]

Egin behar dituen zereginak askotarikoak dira eta egiten ari den lanaren araberakoak izaten dira. Inprimaketaren eremutik multimedia proiektuetaraino kokatu ditzakegu zeregin horiek. Ezagunenak inprimaketa arloarekin zerikusia dutenak dira, baina, horretaz gain, diseinatzaile grafikoek beste zereginen ardura izan dezakete ere. Esate baterako:

  • Marken eta korporazio identitateen irudiaren diseinua.
  • Ilustrazio tradizionalak eta digitalak.
  • Diseinu elkarreragile proiektuen garapena.
  • Ikus-entzunezko materialaren sorkuntza (bideoak, animazioak, film laburrak, etab.)
  • Packaging publizitatearen diseinua.

Lanbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diseinu Grafikoko Lanak

Lanbideen arloan[4], hainbat aukera ditu diseinatzaile grafiko batek metodologiari dagokionez. Enpresa batean zuzenean lan egin dezake, zinema, telebista, komunikabide digital, egunkari edo publizitatearekin erlazioa dutenetan. Hala eta guztiz ere, gaur egun autonomo gisa lan egitea (freelance) ohikoena da. Hauek dira diseinu grafikoen lanbide ezagunenetako batzuk:

Arte Grafikoen Kudeatzaileak (Graphic Art Managers)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek dira diseinatzaile eskarmentudunenak betetzen dituzten zuzendaritza lanpostuak.

Creative Director[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat diziplina biltzen ditu: ikusizko diseinua, idazketa, arte zuzendaritza, publizitate kontuen zuzendaria eta filma/bideo zuzendaria. Proiektu baten sormen kontzeptua hastea eta norabidea bultzatzea bere lana da.

Art Director[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektuen elementu bisualei buruzko erabakiak hartzen dituzte eta ereduak, artea, osagarriak, koloreak eta bestelako elementuak aukeratzen dituzte. Alde batetik, trebakuntza aurreratua behar dute diseinu grafikoan, diseinatzeko ardura askotan hartzen dutelako. Bestetik, gainbegiratze eta administrazio lanak egiten dituzte ere.

Art Production Manager[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artearen ekoizpenaren alderdia gainbegiratzen dute eraginkortasuna eta errentagarritasuna hobetzeko.

Diseinatzaile Grafiko Praktikoa (Hands-on Graphic Designer)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengo karguak arte zuzendari eta diseinatzaile grafikoek hartzen dituzte.

Brand Identity Developer[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markaren identitate diseinuak egiten dituzte, hau da, enpresa edo erakunde baten marka edo identitatearen alderdi bisualak diseinatu. Diseinu hori enpresa batek bere burua nola aurkeztu nahi duen adierazten duen elementu bisuala da. Kategoria honetan, Broadcast eta Logo Designers aurki ditzakegu.

Illustrator[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilustratzaileek ideia edo istorio bat irudikatzen dute bi edo hiru dimentsioetako irudien bidez. Euskarri ugari erabiltzen dituzte, arkatz eta pinturetatik, formatu digitaleraino. Ilustratzaileek bezeroekin zein mezu komunikatu nahi duten kontsultatzen dute, diseinu egokia egiteko. Hainbat lanpostu daude arlo honetan, Visual Image Developer, Multimedia Developer, Content Developer, Visual Journalist adibidez.

Layout Artist[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudien eta testuaren egitura eta diseinuak lantzen ditu formatu egoki batean. Aldizkari, liburuxka, flyer, liburu, CD liburuxka, poster eta antzeko formatuetako lanak izan daitezke. Kolorea, tipografia, testuaren formatua, diseinu grafikoa eta horrelakoak kontuan hartu behar dituzte. Esparru honetan, Interface Designer, Web Designer eta Package Designer kokatzen dira.

Diseinu grafikorako tresna digitalak (Software)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esate baterako: [5]

  • Adobe Photoshop: Irudiak manipulatzeko programarik salduena da.
  • Adobe Illustrator: Parametro matematikoak erabilita, irudi bektorial eta digitalak sortzen dituen programa da.
  • Adobe InDesign: liburu, liburuxka eta bookletak bezalako pieza editorialak maketatzeko programa da.
  • URL2PNG: Webgune baten diseinua aurrez ikusteko aukera ematen du.
  • Pixie: Ordenagailuetako kolore-hautatzaile gisa funtzionatzen duen programa.
  • Inkscape: Irudi bektorialekin lan egiteko aplikazio bat da, XML, SVG eta CSS estandarrekin bat egiten duena.
  • Gimp: GNU proiektuaren baitan irudiak egokitzeko sortu den kode irekiko programa bat da.
  • Pixlr: Online argazki editorea. Efektuak, iragazkiak, gainjarriak eta adituentzako tresnak eskaintzen ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Diseinu grafiko. 2019-02-17 (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  2. (Gaztelaniaz) «¿Quién Inventó el Diseño Gráfico? Te aseguro que no fue sólo Uno» Cocoschool 2016-08-02 (Noiz kontsultatua: 2019-12-02).
  3. «¿Qué hace un Diseñador Gráfico?» neuvoo.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  4. (Gaztelaniaz) S.L, Oedim. «Qué es el diseño gráfico y qué hace un diseñador gráfico» www.oedim.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-02).
  5. Diseinu grafiko. 2019-02-17 (Noiz kontsultatua: 2019-12-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]