Diseinu grafiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Diseinu grafikoa, irudien bidez ideiak transmititzen duen jarduera sortzaile eta teknikoa da, batez ere liburuak, eta kartelak egiteko erabiltzen dena.

Diseinu grafikoaren sektorean lan egiten duen jendea, garrantzitsuena ikusmen-komunikazioak proiektatzea dela nabaritu dezakete, komunikazio horiek talde sozialei mezu espezifikoak transmititzeko asmoz erabiltzen dira. Hortaz, komunikazio grafikoak optimizatzen laguntzen du jarduera honek. Hori dela eta, diseinu grafikoari, ikusmen-komunikazio diseinu ere deitu daiteke. Azken urteotan teknologia hobetu da, beraz, informazio-trukea garrantzia handia hartu du eta diseinu grafikoaren eskaria inoiz baino handiagoa da. Diseinu grafikoaren sailkapen bat hurrengoa izan daiteke: publizitate-diseinu grafiko, argitaratze-diseinu, identitate korporatiboko diseinu, diseinu web, diseinu tipografiko, informazio diseinu eta abarra.

Diseinu grafiko

Erreminta digitalak diseinu grafikoarentzat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken hamarkadan, argitaratze-ekoizpena izugarri aldatu da. Halaber, enpresek argitaratzen duten moduan ere aldatu da, zehazki, testuak egiteko erabiltzen duten prozesuak. Prozesu horiek paperaren bitartez ala ordenagailuaren eta prozesu informatikoren bitartez izan daitezke. Egia esanez, gaur egun, diseinu grafikoen lan gehienak erreminta digital batzuekin egiten dituzte, adibidez:

Adobe Photoshop[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi-manipulazio egin dezake, hortaz, munduko programa salduena da, ehun hizkuntza baino gehiagotan. Irudi digital batean gauza zehatz batzuk editatzeko asmoz, hainbat erreminta dauka. Software honek, moldaketa fotografikoak egiteko erabiltzen da gehien, baina beste kasu batzuetan, diseinu-web-ak egiteko ere erabil daitezke. Baina, batez ere, diseinu grafikoaren zeinahi sorkuntza egiteko, esate baterako: aurkezpen-txartelak edo panfletoak.

Adobe Illustrator[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Programa bat da, parametro matematikoen bitartez sortzen ditu irudi bektorialak, baita digitalak ere. Honi esker, Illustrator-en irudiak ez dute kalitatea galtzen. Marrazki teknikorentzat ez da gomendagarria, baina Illustrator-en erremintekin lan bat egin genukeen. Izan ere, programa honek, logotipoak, ilustrazioak, tipografiak, aurkezpen-txartelak eta abar egiteko diseinatuta dago. Marrazketak egiteko, hainbat erreminta ditu, adibidez: lerro zuzenak egitea, triangelu bat marraztea, ingeradak ixtea... Horrez gain, programak baimena ematen du, txantiloi batekin diseinu bat sortzeko: DVD menuak, idazpuruak, buletinak eta web-guneak. Programaren errendimendua hobetu dute eta beste Adobe-ko programekin komunikatzeko aukera eman diote. Honela, mugikorren grafiko apartak egiteko aukera dituzte, horrekin guztiekin errazagoa izango da.

Adobe InDesign[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adobe InDesign argitaletxe-piezak maketatzen dituen programa da, liburuak, booklets eta liburuxka, bezalakoak. Testuak eta tipografiak ahal duen modu hobean lantzen ditu. Lan-lekuak paper-orrietan banatzen dira, argitaratzeko nahi den formatua lortzen.

URL2PNG[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pantaila txikiak dituzten ordenagailuentzako da, web-gune osoak ikusteko erabiltzen delako. URL2PNG erreminta, web-gune bateko pantaila-irudia lor litzake, eta horrekin, gune osoko irudi bat lortuko dugu, PNG formatuan. Web-guneak diseinatzen dituzten diseinugileentzako erremintarik onena da, aurretiazko irudia lortuko dutelako, zerk sistema eragile edo nabigatzaile erabili dituzte inportatu gabe.

Pixie[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Microsoft Windows, sistema eragile, jaitsita daukatenentzat da, kolore hautagailu baten moduan lantzen du. Izan ere, azken urteotan Pixie programei, eta antzekoei, prestazio batzuk gehitzen joan dira, bertsio azkarragoak, errazagoak eta fidagarriagoak izan daitezela.

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteotan, mugikor adimentsuek eta tableta digitalek ezagutu ditugu. Horregatik, informatikak garrantzi handia lortu du. Horri esker, diseinu grafikoarekin erlazionatutako programa asko sortu dira. Esaterako: Pixlr, Inkspace, Gimp eta abar.

Arazoen datu-diagramak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafiko bat taula batean bi aldagai edo gehiagoren konparaketa egin ahal den lekua da. Grafikoak, bi aldagai horien harremanak azaltzeko erabiltzen dira, hau da, ardatz horizontalaren eta ardatz bertikalaren aldagaien arteko harremanak. Ardatz horizontaleko aldagaia independentea esan ohi da, eta bertikaleko ardatzan dagoenari, ordea, mendeko aldagaia. Grafikoa eginda, datuak eta ondorioak atera daitezke. Irudikapenak, oso egituratutako sistemetako konfigurazioak dira, “Sistemas Semióticos” izena emandakoak, berezko zeinuez eta karaktereez. Sistema bakoitzarentzat, arau desberdinak kontuan hartu beharko lirateke, izan ere, arau horiek irudikapenen egitura egiten dituzte. Gaur egun, mota askoko grafikoak daude, baina arazo handiena askotan astunak eta zailak izaten dira. Hala ere, azkenaldian, diseinugileak bizi-grafikoak egiten ari dira, entzuleek arreta ipintzeari laguntzen dizkiete, bisualki erakargarria da eta.


Grafiko lineala garrantzitsuena da, baina beste batzuk ere badaude, adibidez: barra-grafikoa eta biplot grafika:


Grafika lineala. Barra-grafikoa. Biplot grafika.

Datu batzuk irudikatzeko, grafikoek egitean, lehen aipatutako bi aldagaien arteko harremanak azaltzen ditugu. Ardatz bateko aldagaia handitzen denean, bestea ere bai.

Matematiketan, irudikapen grafikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatiki baliokideak identifikatzeko, baita lortzeko ere, irudikapen grafikoak eta zenbakizko zuzenak erabil daitezke, bi edo zatiki gehiagoren baliokidetasuna froga daiteke. Arazo matematikoak daudenean, grafikoak oso erabilgarriak dira, aldagai desberdinak konpara daitezke eta. Haien arteko desberdintasuna ere egiaztatu dezake.

Lan-jarduera eta trebetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diseinuak egiteko gaitasuna urtez urte landu behar da, hezkuntza iraunkorra beharrezkoa da gaitasun hori lortzeko, alegia, bakoitza bere kabuz praktikatzea garrantzitsuena da. Sormena, berrikuntza eta alboko pentsamendua, diseinugile grafikoaren lan-jarduerako trebetasun nagusiak dira, berriz, instintua ez da. Sormena, diseinuan, landu daitekeen trebetasuna da, ebatzi ezin den arazoen interbideak aurkitzeko. Horregatik, goi-mailazko eta kalitatezko diseinu-lanak egiteak lortzen dira.

Diseinu-lana beti bezeroen eskaritik abiatzen da, eskari hori, idatzizko edo ahozko mezu batean bihurtu behar da. Hau da, diseinu grafikoak mezu linguistikoak manifestazio grafiko batean eraldatzen ditu. Horretarako, diseinugileek beste jarduera batzuetako ezaguerak eduki behar dituzte, adibidez, argazkigintza, marrazki teknikoa, eskuz altxatutako marrazketa, teknologia, komunikazioa eta abar. Diseinu grafikoak egiteko prozesua, hurrengo alderdiei jarraitzen die:


  1. Arazoaren definizioa
  2. Helburu-erabakia
  3. Bistaratzea
  4. Ekoizpen-programazioa
  5. Ekoizpen-gainbegiratzea
  6. Ebaluazioa

Prozesu horrek, diseinugileak arlo hauetan ezaguerak eduki behar ditu:

  1. Ikuste-komunikazioa
  2. Komunikazioa
  3. Ikuste-hautematea
  4. Teknologia
  5. Ikus-entzunezkoak
  6. Ebaluazio-teknikak

Praktika profesionalaren arloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diseinu grafikoaren arloa oinarrizko hainbat arlotan oinarritzen da. Areak dira:

  • Informaziorako diseinua
  • Limurtzeko diseinua
  • Hezkuntzarako diseinua
  • Administraziorako diseinua
  • Diseinu tipografikoa
  • Logotipo-diseinua (Branding)
  • Marketing digitalako diseinua
  • Aginte-tresna diseinua edo interfaze-diseinua

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • López López, Anna María (2013). Curso Diseño Gráfico – Fundamentos y técnica. Colección Espacio Diseño. ANAYA Multimedia. ISBN 9788441532533.
  • Bierut, Michael (2001). Fundamentos del diseño gráfico. Compilado por Michael Bierut, Steven Heller, Rick Poynor. Ediciones Infinito. ISBN 9879393066.
  • Dondis, Donis A. (1980). La sintaxis de la imagen. Introducción al alfabeto visual (Tercera edición). Gustavo Gili. ISBN 842520609X.
  • Frascara, Jorge (2000). Diseño Gráfico y Comunicación (Séptima edición). Ediciones Infinito. ISBN 9879637054.
  • Gallego, Rosa y Sanz, Juan Carlos (2003). Atlas cromatológico CMY-CMYK. Hermann Blume / Akal, Madrid. ISBN 9788489840386.
  • Gallego, Rosa y Sanz, Juan Carlos (2006). Guía de coloraciones. Hermann Blume / Akal, Madrid. ISBN 9788489840317.
  • González Ruiz, Guillermo (1994). Estudio de Diseño. Emecé Editores. ISBN 9500413809.
  • Rico, Esteban Javier y Gómez Martin. ESTUDIOS CRÍTICOS SOBRE DISEÑO DE INFORMACIÓN. Editorial FILO:UBA, Buenos Aires. ISBN 978-987-1785-37-7
  • Sanz, Juan Carlos (1996). El libro de la imagen. Alianza, Madrid. ISBN 9788420608044.
  • Wong, Wucius (1995). Fundamentos del diseño. trad. Homero Alsina Thevenet. G. Gili. ISBN 9688872881.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diseinu grafiko