Dytiscidae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ditisko» orritik birbideratua)
Dytiscidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
Familia Dytiscidae
Leach, 1815
Dysticidae batzuk, larbak eta zehaztasunak.
Larba eta intsektu heldu bat zapaburu bat jaten.

Dytiscidae, baita ere Ditisko eta Kakalardo urpekaria koleopteroen ordenako eta Adephaga subfamiliako zenbait intsektuei esaten zaie. Urtarrak eta karniboroak dira eta dortsobentralki zapaldutako gorputza eta arraun-formako atzeko hankak dituzte. Dytiscidae familia osatzen dute. Txikiak izaten dira, 2 mm.tik 45era, eta 5.000 espezie inguru ezagutzen dira.[1] Hegalari onak izaten dira ere bai.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uretako koleoptero gehienek bezala, aire atmosferikoa arnastu behar dute, sabelaldearen muturrarekin uretatik kanpo hartzen dutena eta elitroen azpian gordetzen dutena. Haragijaleak dira, eta aktiboki ehizatzen dituzte uretako animaliak, zapaburuak eta arrain txikiak barne, edo sarraskijaleak dira, bestetik.

Emeek uretako landareetan edo hondo-hondoetan uzten dituzte arrautzak. Larbak ere uretakoak eta haragijaleak dira, eta igitai itxurako masailezur indartsuak dituzte, harrapakinei pozoia eta urdail-zukuak injektatzeko. Pupazioa, normalean, uretatik kanpo gertatzen da.[2]

Sistematika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpifamiliak eta tribuak, generoaren adibide batzuekin. Colymbetinae subfamilia ziur asko monofiletikoa ez da izango eta aldatu beharko da.[3]

Agabinae subfamilia Thomson, 1867

Colymbetinae subfamilia Erichson, 1837

Copelatinae subfamilia Branden, 1885

Coptotominae subfamilia Branden, 1885

Cybistrinae subfamilia

Dytiscinae subfamilia Leach, 1815

Hydrodytinae subfamilia K.B.Miller, 2001

Hydroporinae subfamilia Aubé, 1836

Laccophilinae subfamilia Gistel, 1856

Lancetinae subfamilia Branden, 1885

Matinae subfamilia Branden, 1885

Liadytiscinae subfamilia Prokin & Ren, 2010

Incertae sedis subfamilia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zahradník, J., 1990. Guía de los Coleópteros de España y de Europa. Omega, Bartzelona, 570 or. ISBN 84-282-0781-X
  2. http://macronatura.es/2021/01/07/escarabajos-acuaticos-familia-dytiscidae/
  3. Lawrence, J. F. & Newton, A. F., Jr. 1995. Families and subfamilies of Coleoptera (with selectes genera, notes, references and data on family-group names). In: Pakaluk y Slipinski (Eds.). Biology, phylogeny and classification of Coleoptera: Papers celebrating the 80th birthday of Roy A. Crowson. Muzeum i Instytut Zoologii PAN, Warszawa. 779-1006 or. ISBN 83-85192-34-4.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]