Dixebra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dixebra
Dixebra 2009.jpg
Datuak
Jatorria Aviles, Asturias
Musika mota Rock girotze folkarekin.
Urteak 1987tik aurrera
Taldekideak
Primi Abella - Gitarra
Fernando Rubio - Gaita
Xune Elipe - Ahotsa
Jorge Cambareli - Bateria
Javi Rodríguez - Baxua
Eladio Díaz - Saxoa
Agustín Lara - Tronpeta
Mario Fueyo - Teklatua
Sergio Rodríguez - Programazioak eta zuzeneko soinua
Lehengo taldekideak

Cesáreo García Maniegu - Gitarra
Xosé Nel Riesgo - Bateria
Manu Tamargo - Bajoa
Xuanra - Bateria
Fredi Sánchez - Bateria, perkusioak
Asier Martín - Gitarra
Panfle - Gitarra
Isra Sánchez - Bateria
Informazio gehigarria
MusicBrainz 6ea7ae52-a14b-47f1-a662-ca0fd2bf4022
www.dixebra.com

Dixebra (asturieraz jatorriz lur-zati banaketa, gaur egun "urruntzea" edo "independentzia" adierazten du) asturieraz kantatzen duen Asturiaseko taldea da, Avilés herrikoak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1987an sortu zen, asturiera adierazpide erabiliko zuen talde bat sortzeko asmoz, eta herriko errealitatekin engaiatutako taldea izateko asmoz.

Urte hauetan Dixebrak makina bat kontzertu egin du bai Asturiasen baita beste hainbat herritan ere: Galizia, Euskal Herria, Gaztela, Kantabria, Katalan Herriak, Bretainia...

1997an, hamargarren urteurrena ospatzearekin batera Asturiaseko ordezkariak izan ziren Lorienteko Interzeltiar Jaialdian (Bretainian, zeltiar jaialdi garrantzitsu horretan parte hartu zuen lehen Asturiaseko taldea izanik.

Euren abestietan gaurko asturiar idazle askoren hitzak erabili dituzte, askotan taldearentzat bereziki eginak, esaterako Xandru Fernándezenak.

Hogeita hamar kolaborazio baino gehiago izan dituzte kontzertu zein grabazioetan, besteak beste Fermin Muguruza eta Evaristo.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Disko-liburua. Asturiaseko historia soziala jorratzen da taldearenarekin batera).

(XX urteurreneko zuzeneko emanaldiaren DVDa).


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dixebra Aldatu lotura Wikidatan