Dohatasun
Itxura
Kristautasunean, dohatasunak Bibliako Itun Berriko pasarte batzuei emandako izena da, non Jesus Nazaretekoak zerura joango direnen bertuteak goraipatzen dituen.
Zortzi dohatasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendi gaineko predikuan, Jesusek jakinarazi zituen zortzi zoriontasun edo dohatasunak, Mateo 5:3-11an jasota dagoen pasartean:
- "Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege".
- "Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko".
- "Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira jabetuko Jainkoak hitz emandako lurraz".
- "Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko".
- "Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu Jainkoak erruki izango".
- "Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa".
- "Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko".
- "Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege".
"Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztenean, erasoka eta gezurrez gaitzesaka erabiliko zaituztenean".
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)"Las ocho bienaventuranzas" (Enciclopedia Católica).
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |