Edukira joan

Dolores Gorostiaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dolores Gorostiaga

President of the Parliament of Cantabria (en) Itzuli

2015 -

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000ko martxoaren 27a - 2003ko ekainaren 2a - Emilio José Carrera González
Barrutia: Cantabria (en) Itzuli
Hautetsia: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993ko ekainaren 25a - 1996ko urtarrilaren 9a
Barrutia: Cantabria (en) Itzuli
Hautetsia: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Kantabriako Parlamentuko diputatua



Espainiako senataria

Bizitza
JaiotzaVioño de Piélagos (en) Itzuli1957ko otsailaren 24a (67 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Socialist Party of Cantabria–PSOE (en) Itzuli
Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Maria Dolores Gorostiaga Saiz (Vioño de Piélagos, Espainia, 1957ko otsailaren 24a), Dolores edo Lola Gorostiaga bezala ezaguna, PSC-PSOEren espainiar politikaria da, 2015 eta 2019 urteen artean Kantabriako Parlamentuko presidente izan zena, posizio hori hartu zuen lehen emakumea izanik. Aurretik, 2003tik 2011ra, Kantabriako Gobernuko presidenteordea, kontseilaria eta bozeramailea izan zen.

1957ko otsailaren 24an jaio zen, Piélagos udalerriko (Kantabria, Espainia) Vioño de Piélagos herrian. Filosofia eta Letretan lizentziaduna da, Espainiako historia modernoan espezializatua Valladolideko Unibertsitatean.

Bere ibilbide politikoan zehar, hainbat kargu izan ditu. Piélagoseko Udaleko zinegotzia izan zen 1983tik 1997ra, diputatu autonomikoa 1991tik 1993ra, diputatu nazionala 1993tik 1996ra, senataria 1996 eta 2000 artean, eta aldi horretan Senatuko Mahaiko laugarren idazkaria izan zen.

Gorostiaga Kantabriako Gobernuko presidenteordea izan zen 2003ko ekainetik 2011ko ekainera arte. 2003tik 2007ra Harreman Instituzionaletako eta Europako Gaietarako kontseilaria izan zen, eta 2007tik 2011ra Enplegu eta Gizarte Ongizateko kontseilaria. PSC-PSOEko idazkari nagusia izan zen 2000. eta 2012. urteen artean. 2011tik 2015era, Talde Sozialistako diputatua izan zen Kantabriako Parlamentuan, Kantabriako Parlamentuko Mahaiko bigarren idazkaria eta Osasun eta Gizarte Zerbitzuen batzordeko eta Diputazio Iraunkorreko kidea.

2015eko ekainaren 18tik 2019ko ekainaren 19ra arte, Kantabriako Parlamentuko presidentea izan zen.

Izandako karguak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Piélagoseko Udaleko zinegotzia (1983-1997).
  • Kantabriako diputatua Diputatuen Kongresuan (1993-1996).
  • Senataria Kantabrian (1996-2000).
  • Senatuko laugarren idazkaria (1996-2000).
  • PSC-PSOEko idazkari nagusia (2000-2012).
  • Kantabriako Parlamentuko diputatua (1991-1993, 2003-2019).
  • Kantabriako Gobernuko presidenteordea eta bozeramailea (2003-2011).
  • Kantabriako Gobernuko Harreman Instituzionaletako kontseilaria (2003-2007).
  • Kantabriako Gobernuko Enplegu eta Gizarte Ongizate kontseilaria (2007-2011).
  • Kantabriako Parlamentuko Talde Sozialistaren presidentea (2011-2012).
  • Kantabriako Parlamentuko bigarren idazkaria (2011-2015).
  • PSC-PSOEko Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako bozeramailea Kantabriako Parlamentuan (2011-2015).
  • PSOEren Batzorde Exekutibo Federaleko kidea (2012-2014).
  • PSOEko Batzorde Federaleko kidea (2014-2017).
  • Kantabriako Parlamentuko presidentea (2015-2019).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]