Domenjón Gonzalez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Domenjón Gonzalez

Bizitza
JaiotzaTolosa, XV. mendea
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1489ko azaroaren 18a (egutegi gregorianoa) ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Domenjón Gonzalez Andia (Tolosa, Gipuzkoa, ? - Zumaia, Gipuzkoa, 1489ko azaroaren 18a) XV. mendeko politika-gizon gipuzkoarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat unibertsitatetan legeak ikasi ondoren, Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide izendatu zuten. Gero, Joan II.aren eta Errege-erregina Katolikoen zerbitzuan egon zen, baina gorte haietako giro eta azpikeriak gogokoak ez izanez, kargu horiek utzi egin zituen.

Gipuzkoako enbaxadorea Ingalaterran, ospe handia lortu zuen bere garaiko nazioarteko diplomazian. Postu hartan Ingalaterra eta Gipuzkoaren arteko itunak negoziatu zituen, horien artean 1474ko Elkarrekiko indemnizazio ituna (Convenio de recíprocas indemnizaciones) izenekoa. Eduardo IV.ak Order of the Garter delakoaren kide izendatu zuen, Frantziako Luis XI.aren kontrako gerran Andiak ekarritako laguntzagatik.

Ermandadeentzat garrantzirik handieneko gizonetako bat izan zen, Oñaz eta Ganboa leinuen arteko guduetan murgildua zegoen Gipuzkoa hartan. Izan ere, Batzarretako Eskribau Nagusi eta Esportazioko alkatea izendaturik, lotura eman zion Ermandadeari, eta alderdiei buru egiteko zeregin hartan gipuzkoar herritarrak bere inguruan bildu zituen. Alderdikerien gaineko Gipuzkoa moldatu zuen gizon hau herriaren oroimenean txertaturik geratu zen, onbera eta, aldi berean, ausart erakusten duten garaiko bertso hauetan ikus daitekeenez: Sagarra eder gezatea / gerriyan ere ezpatea /Domenjon de Andia / Gipuzkoako erregia.

Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostia hiriak kale bat du Erdialdean haren omenez: Andia kalea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]