Dongting

Wikipedia(e)tik
Dongting lakua» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dongting
洞庭湖 (zh)
Dongting Lake.jpg

Dongting

Kokalekua Hunan,  Txina
Eremua 2.820 km²
Betebidea Yangtze, Xiang, Zi, Yuan eta Lishui ibaiak.
Hustubidea Yangtze
Uharteak Junshan
Hiriak Yiyang, Yueyang eta Changde

Dongting (txineraz: 洞庭湖; pinyinez: Dòngtíng Hú) Txinako Hunan probintziaren ipar-ekialdean dagoen aintzira bat da. Bere azalera Yangtze ibaiaren uholdeen menpe dago: gutxienez 2.820 km² izatetik, 20.000 km² izatera hel daiteke. Hubei eta Hunan probintziak aintziratik hartzen dituzte bere izenak: Hubei "aintziraren iparraldea" eta Hunan "aintziraren hegoaldea" esan nahi dute.

Dongting aintzira famatua da Txinako kulturan: Dragoi ontzien estropadak hantxe hasi zirelako. Dongtingo Junshan uhartea ere oso leku ospetsua da Txinan.

Han dinastiaren garaietan, Dongting Txinako aintzira handiena zen. Bere azalera zela eta, Zortziehuneko li Dongting (八百里洞庭) ezizena zuen. Gaur egun, herrialdeko bigarren handiena da (Poyang (鄱陽湖) nagusia izanik) bere azaleraren zati handi bat idortu egin delako.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dongting Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Koordenatuak: 29° 18′ 38″ N, 112° 57′ 05″ E / 29.31056°N,112.95139°E / 29.31056; 112.95139