Donostiar haien garaia...

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donostiar haien garaia...
XIX. mendeko donostiar asko jaso ditu Egiak.
Datuak
IdazleaGotzon Egia
Argitaratze-data2002
GeneroaSaiakera
Jatorrizko izenburuaDonostiar haien garaia...
ArgitaletxeaAlberdania
HerrialdeaEuskal Herria
BildumaBertako saila
Orrialdeak237
ISBN84-95589-45-1

Donostiar haien garaia... Gotzon Egiak idatzitako saiakera bat da, 2002an Alberdania argitaletxeak plazaratua. Bertan, Donostiako historia garaikidean garrantzia izan duten ehundik gora pertsona ospetsu bildu ditu; guztiak, donostiarrak edo Donostiarekin lotura zuzena izan dutenak. Gehienak XIX. mendeko bigarren erditik XX. mendeko lehen erdira bizi izan ziren, hau da, Donostia hiri bilakatzen ari zenean.[1]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz testuak astero Donostiako Irutxulo astekarian agertu ziren, bi urtean.

Liburua entziklopedia baten moduan idatzita dago, baina ez dago antolatuta ez abizenen arabera, ez kronologiaren arabera. Alde horretatik, nahiko antolaketa pertsonala du. Pertsona bakoitzaren glosan, oinarrizko datu biografikoekin batera, argazkia eta komentario subjektibo eta pertsonala aurkituko dugu, lehentasuna gehienetan pasadizoei emanda. Liburuaren estiloa zuzena, atsegina eta erraza da.

Aukeratutako pertsonaiak askotarikoak dira. Haien artean emakumeak, idazleak, politikariak, musikariak aurkituko ditugu, baita ere garaiko pertsonaia xelebreak ("Etxekalte", "Pello Expaiñ", "Brokolo").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]