Doppler efektu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Doppler efektuaren diagrama

Doppler efektua ingurune batean hedatzen den aldizkako uhin baten (argi, hots…) maiztasunean, uhin iturriaren, behatzailearen edo bien higidurak eraginik, sumatzen den aldaketa balizkoa da. Pertsona bat hots iturri batera hurbiltzen ari bada, adibidez, edo hots iturria hurbiltzen ari bazaio, geldirik balego baino segundoko uhin gehiago jasoko ditu; urruntzen bada aldiz, gutxiago jasoko ditu. Lehenengo kasuan, maiztasuna handiagoa denez, soinua zoliago entzuten da; bigarrenean, maiztasuna txikiagoa da, eta soinua baxuago entzuten da. Doppler efektua astronomiazko neurketak egiteko ere erabiltzen da, argizagiek Lurrarekiko duten mugimendua eta lastertasuna neurtzeko, argizagiek Lurrarekiko duten distantzia handitzen ari den neurrian beren espektroa uhin luzera handiagoko koloretarantz (gorria) lerratzen baita, eta alderantziz. Orobat radar teknologian erabiltzen da.

Efektuak Christian Doppler austriar fisikariaren izena du, honek 1842an proposatu zuelako.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Eden, Alec (1992), The search for Christian Doppler, Viena: Springer-Verlag .