Christian Doppler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christian Doppler
Cdoppler.jpg
katedradun

Bizitza
JaiotzaSalzburgo1803ko Azaroaren 29a
Herrialdea Austria
HeriotzaVenezia1853ko Martxoaren 17a (49 urte)
Hobiratze lekuaVeneziako San Michele hilerria
Heriotza modua: arnas gaixotasuna
Familia
Ezkontidea(k)Mathilde Sturm (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTU Wien (en) Itzuli
Czech Technical University in Prague (en) Itzuli
Vienako Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria, akademikoa, astronomoa, pedagogoa eta katedraduna
Lantokia(k)Viena eta Praga
Enplegatzailea(k)Vienako Unibertsitatea
TU Wien (en) Itzuli
Pragako Unibertsitate Karolina
Czech Technical University in Prague (en) Itzuli
Lan nabarmenakDoppler efektu

christian-doppler.net
Find a Grave: 6905533 Edit the value on Wikidata

Johann Christian Andreas Doppler (1803ko azaroaren 29, – 1853ko martxoaren 17) matematikari eta fisikari austriarra izan zen, eta gaur egun doppler efektu moduan ezagutzen dugunaren hipotesia plazaratzeagatik da famatua, zeina iturriarekiko mugitzen ari den behatzaile batek uhin baten maiztasun eta uhin-luzeraren neurketetan duen itxurazko aldaketa den.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Christian Doppler Salzburgen jaio zen eta aita igeltseroa zuen. Dena dela, ezin izan zuen azken honen bidea jarraitu, bere forma fisiko kaxkarra zela eta. Institutua bukatzean, astronomia eta matematika ikasi zituen Viena eta Salzburgen eta Pragako Eskola Politeknikoan (Gaur egun, Unibertsitate Tekniko Txekiarra) hasi zen lanean, non matematika eta fisikako irakasle titular moduan 1841etik aritu zen.

Urtebete beranduago, 39 urterekin bere lanik aipagarriena argitaratu zuen, Doppler efektuaren gainean (esate baterako, arin pasatzen ari den ibilgailu baten soinu aldaketa). Pragan irakasle modura egon zen denboran, fisika, astronomia eta matematikari buruzko 50 artikulu baino gehiago kaleratu zituen.

Pragako bere ikerkuntzak 1848ko martxoko istilu iraultzaileek eten zituzten, berak Vienara ihes egin zuenean. Bertan, Vienako Unibertsitateko Fisika Esperimentaleko Institutuaren buru egin zuten 1850ean. Vienako unibertsitatean egin zuen garaian, Franz Ungerekin batera, Gregor Mendel gaztearen (geroago genetika modernoaren aita izango zena) garapenean paper garrantzitsua izan zuen.

Biriketako gaixotasun baten ondorioz hil zen 1853ko martxoaren 17an Venezian 49 urte zituela.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]