Dorre (xakea)
![]() ![]() | Erregea |
---|---|
![]() ![]() | Erregina |
![]() ![]() | Dorrea |
![]() ![]() | Alfila |
![]() ![]() | Zaldia |
![]() ![]() | Peoia |
Dorrea (♖ ♜), antzina Droke deitua, xakean normalki amaierako fasean erabiltzen den pieza nagusi bat da, estrategikoki eta taktikoki balio handia baitu. Bere balio erlatiboa gutxi gorabehera 5 puntukoa da.
Xake hasieran jokalari bakoitzak bi dorre bana dauzka, bakoitza bere lehen lerroko alde banatako muturretako laukietan ezarriak, a eta h zutabeetan. Taularen izkina eta zaldien artean.
Xake-taularen zutabe eta lerroetan alderik-alde mugitzen dira, nahierako lauki kopuruan.
Endroke mugimendua egiteko Erregearen piezarekin batera ezinbestekoak dira.