Erregin (xakea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xake piezak
Chess klt45.svgChess kdt45.svg
Erregea
Chess qlt45.svgChess qdt45.svg
Erregina
Chess rlt45.svgChess rdt45.svg
Dorrea
Chess blt45.svgChess bdt45.svg
Alfila
Chess nlt45.svgChess ndt45.svg
Zaldia
Chess plt45.svgChess pdt45.svg
Peoia

Erregina edota Dama (♕ ♛), xakean pieza nagusi bat da, erregearenaren ondoren garrantzitsuena. Balio absolutuaz aldiz, denetan baliotsuena da, gutxi gorebehera bederatzi eta hamar peoien balioa du. Normalki, eta salbuespenak-salbuespen, ez da xake hasieran erabiltzen, amaierako fasean baizik, dorrea bezala erregearen laguntzaz arerioaren erregea menpean hartzeko gai baita.

Erregina.

Erreginak pieza guztien artean mugimendu aniztasun gehiena duena da: zutabe eta lerroetan nahiz diagonaletan harat-honata nahierako lauki kopuruan mugitu baidaiteke, bai aurrera nahiz atzera, nahiz alboetara, hortik duen berebiziko balioa. Alegia, dorrea, alfila eta peoien mugimenduen batura. Erregin baten galerak xake partida batean sekulako galera suposatzen du, erregearen galerak bakarrik gainditua. Beste piezak jateko heurak dauden laukian ezartzen da.

Xake hasieran jokalari bakoitzak erregin bana du, bere lehen lerroan erregea eta alfilaren artean ezarria, D1 eta D8 laukietan.

Xakearen aintzindariak diren chaturanga eta shatranj jokoetan ez zegoen erreginik, bisir, aholkulari edo ministroa baizik (persieraz وزیر wazir, errusieraz ферзь ferz).

Erreginaren gehitzea Erdi Aroan Europan jazo zen eta piskanaka, ez bapatean. XIII. menderako Europa osora hedatu zen eta XV. mendean jada gaur egun dauzkan mugimenduak bereganatu zituen, nahiz eta peoia erregin bilakatzeko aukera oraindik ere mugatua egon.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erregin (xakea) Aldatu lotura Wikidatan