Doverko itsaslabar zuriak

Wikipedia(e)tik
Doverreko itsaslabar zuriak» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Doverko itsaslabar zuriak.
Doverko itsaslabar zuriak, Cap Gris Nez-etik (Frantzia) ikusiak. Gutxi gorabeherako distantzia: 34 kilometro.

Doverko itsaslabar zuriak (ingelesez, white cliffs of Dover) Ingalaterrako hego-ekialdeko itsasertzean dauden labar batzuk dira; zehazki, Doverko itsasartean, Frantziarekin aurrez aurre.

Labarrek 106 metrorainoko altuera hartzen dute, eta daukaten itxura deigarria beren osaerari zor diote: klera (kaltzio karbonato hutsa), zeina nabarmenago gelditzen baita silex beltzezko zerrenda batzuen ondorioz.

Itsaslabarrak Dover hiritik (Kent konderrian) ekialderantz eta mendebalderantz hedatzen dira. Dover antzinatiko hiri portudun bat da, gaur egun oraindik ere bere garrantziari eusten diona.


Doverko itsaslabar zurien kokalekua eta hedadura.

Itsaslabar hauek balio sinboliko handia daukate Erresuma Batuarentzat, Europa kontinental aldera ematen baitute, non eta Mantxako kanalaren gunerik estuenean, hain zuzen ere historikoki inbasio-mehatxuen jatorria izan den alde horretan. Horrenbestez, itsaslabarrok nolabaiteko babesgarri sinbolikotzat hartuak izan dira. Hegazkin-bidaien garaia baino lehenagokoetan Mantxako kanala Dovertik zeharkatzea zenez kontinenterako ibilbide nagusia, itsaslabarrek osatzen duten lerro zuria zen, halaber, bidaiariek zeukaten Erresuma Batuaren lehenbiziko (edo azkeneko) ikuspegia.

Shakespeare Cliff (Shakespeare itsaslabarra) da Europa kontinentaletik hurbilen dagoen Ingalaterrako puntua. Egun argi batean, itsaslabarrok erraz ikusten dira Frantziako kostaldetik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Doverko itsaslabar zuriak Aldatu lotura Wikidatan