Dragoi Bolaren produktuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Dragoi Bola (jatorrizko japonieraz ドラゴンボール edo Doragon Bōru, ingelesez Dragon Ball) Akira Toriyamak idatzi eta marrazturiko manga (komiki japoniarra) da. 1984tik 1995era Weekly Shonen Jump aldizkarian argitaratua izan zen.

Aldizkari baterako komiki bat bezala hasi zenak urtetan zehar, manga liburukiak eta anime DVDetaz aparte, mota askotako produktuak kaleratu ditu: istorioari buruzko gidak, kromo eta txartel bildumak, irudiak, egutegiak,...

Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.


VHS eta DVDak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dragon Box argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dragon Box argitalpenak Dragoi Bola animearen DVD kutxa edizio bereziak dira. Bertan anime osoa jasotzen da: Dragoi Bola, Dragoi Bola Z eta Dragoi Bola GT (atal berezi eta film guztiekin). Guztira 5 kutxa argitaratu dira. DVD hauek japoniera hizkuntza bakarrik dute, ez dituzte azpititulurik eta irudia digitalki zaharberritua dauzkate.

Ondoren kutxa bakoitzaren informazioa [1]:

DragonBall DVD Box Dragon Box[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Argitalpen data: 2004ko uztailaren 7a.
  • DVD kopurua: 26.
  • Bideo formatua: 4:3.
  • Iraupena: gutxi gorabehera 3.800 minutu.
  • Edukia: Dragoi Bola 1. ataletik 153.era.
  • Aparteko edukiak:
    • Segurtasun publikoko bideoa: Gokuren trafiko segurtasuna.
    • Segurtasun publikoko bideoa: Gokuren suaren aurkako borroka tinkoa.
    • Hasierako abestiaren lehen animazioa eta bukaerako abestiaren bigarren animazioa krediturik gabe.
    • Hasierako atalen zentsura amerikarraren umorezko begirada.

DragonBall DVD Box Dragon Box Z Vol. 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Argitalpen data: 2003ko martxoaren 19a.
  • DVD kopurua: 26.
  • Bideo formatua: 4:3.
  • Iraupena: gutxi gorabehera 3.700 minutu.
  • Edukia: Dragoi Bola Z 1. ataletik 147.era.
  • Aparteko edukiak:
    • Lehen atal berezia.
    • Hasierako lehen abestiaren hirugarren animazioa eta bukaerako lehen abestiaren animazioa krediturik gabe.
    • Atzerriko bikoizketen bideo motzak.
    • "Hyper Anime DragonBall" sustapen-bideoa.
    • Dragoi Bola Zren produktuen iragarkiak.

DragonBall DVD Box Dragon Box Z Vol. 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Argitalpen data: 2003ko irailaren 18a.
  • DVD kopurua: 26.
  • Bideo formatua: 4:3.
  • Iraupena: gutxi gorabehera 3.600 minutu.
  • Edukia: Dragoi Bola Z 148. ataletik 291.era
  • Aparteko edukiak:
    • Bigarren atal berezia.
    • Hasierako bigarren abestiaren animazioa eta bukaerako bigarren abestiaren animazioa krediturik gabe.
    • Hasierako bigarren abestiaren animazioa irudia zaharberritu gabe.
    • Playdiarentzat egindako atala (lehen zatia).
    • Playdiarentzat egindako atala (bigarren zatia).
    • PlayStation 2 kontsolarako "Dragon Ball Z" bideojokoaren iragarkia.

DragonBall DVD Box Dragon Box GT[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Argitalpen data: 2005eko maiatzaren 25a.
  • DVD kopurua: 12.
  • Bideo formatua: 4:3.
  • Iraupena: gutxi gorabehera 1.600 minutu.
  • Edukia: Dragoi Bola GT 1. ataletik 64.era.
  • Aparteko edukiak:
    • Atal berezia.
    • Hasierako abestiaren lehen animazioa eta bukaerako lehen abestiaren animazioa krediturik gabe eta bi animazio hauen karaoke bertsioak.
    • Dragoi Bola GT serie berriaren aurrerapena.
    • Dragoi Bola GTren produktuen iragarkiak.
    • PlayStation 2 kontsolarako "Dragon Ball Z 3" bideojokoaren demo bideoa.

Dragon Box The Movies[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Argitalpen data: 2006ko apirilaren 14a.
  • DVD kopurua: 8.
  • Bideo formatua: 16:9.
  • Iraupena: gutxi gorabehera 898 minutu.
  • Edukia: 17 filmak.

Gidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dragoi Bola astekari bateko komiki bezala hasi zen, baina urteak igaro ahala mundu hau hazten joan zen. Istorio hau hobeto ezagutzeko eta informazio sakonago bat eskeintzeko Dragoi Bolari buruzko hainbat gida argitaratu dira.

Dragon Ball 大全集: Dragoi Bolaren entziklopedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dragon Ball 大全集 (Daizenshuu, euskaraz gida handi orokorra) Shueishak argitaratutako Dragoi Bolari buruzko entziklopedia da. Hasiera batean 7 liburu argitaratu ziren, baina geroago entziklopedia beste 3 libururekin osatu zen. Lehen 7 liburuak elkarren ondoan kokatuz gero Shenronen irudia osatzen da, berdin gertatzen da azken 3rekin.

Complete Illustrations[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daizenshuu entziklopediako lehen liburua da, 217 orrialde ditu eta Japonian 1995eko ekainean argitaratu zen.

Liburu hau Akira Toriyamak 10 urtetan zehar marrazturiko irudi bilduma da. Irudiak kronologikoki ordenatuta daude, egileak bakoitzari buruzko aipuak dituztelarik. Irudi hauen artean Tankōbon edizioko liburukien azaletako irudiak aurki daitezke. Gainera 1995eko apirilaren 21ean Akira Toriyamari egindako elkarrizketa ere dakar.

Story Guide[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daizenshuu entziklopediako bigarren liburua da, 265 orrialde ditu eta Japonian 1995eko abuztuan argitaratu zen.

Liburu honek pertsonai nagusien arteko erlazioa eta bakoitzaren bilakaera deskribatzen du. Istorioan zehar gertatutako borrokak eta gudak kronologikoki ordenaturik azaltzen dira. Pertsonai ezberdinek erabiltzen duten borroka teknika eta erasoak ere deskribatzen ditu. Gainera mangako koloretako orrialde batzuk ere baditu, besteak beste, lehen eta azken atalak oso-osorik.

TV Animation Part 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daizenshuu entziklopediako hirugarren liburua da, 233 orrialde ditu eta Japonian 1995eko irailean argitaratu zen.

Liburu hau animeari buruzkoa da, Dragoi Bola hasieratik Dragoi Bola Zko Freezerren saga erdirarte (Freezerren Indar Bereziak garaitu arte). Marrazki bizidunetako irudi ezberdinak daude eta liburu bukaeran Dragoi Bolako 153 atalen eta Dragoi Bola Zko lehen 74 atalen laburpenak dakartza.

World Guide[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daizenshuu entziklopediako laugarren liburua da, 167 orrialde ditu eta Japonian 1995eko urrian argitaratu zen.

Liburu hau 'Dragoi Bola unibertsoaz mintzatzen da. Dragoin Bolak deskribatzen ditu eta beraien jatorria azaldu. Izaki arraza ezberdinak deskribatzen ditu, arraza berdineko pertsonaiekin erlazioak ezarriz. Lurraren mapa agertzen da, toki ezberdinetako irudiak erakutsiz. Gainera istorioan zehar agertzen diren objektuak ere deskribatzen ditu, hala nola, Dragoi Radarra edo ibilgailu ezberdinak.

TV Animation Part 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daizenshuu entziklopediako bosgarren liburua da, 233 orrialde ditu eta Japonian 1995eko azaroan argitaratu zen.

Liburu hau entziklopediako 3. liburuaren jarraipena da. Animearen irudiak eta laburpenak ditu, Dragoi Bola Zko 75. ataletik 267. atalerarte.

Movies and TV Specials[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daizenshuu entziklopediako seigarren liburua da, 214 orrialde ditu eta Japonian 1995eko abenduan argitaratu zen.

Liburu honek Dragoi Bola eta Dragoi Bola Zko film eta atal berezietaz hitz egiten du. Bertan agertzen diren pertsonaien gida dauka eta filmetako irudi pila bat.

Dragon Ball 大事典[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daizenshuu entziklopediako zazpigarren liburua da, 313 orrialde ditu eta Japonian 1996ko otsailean argitaratu zen.

Dragon Ball 大事典 (daijiten), Dragoi Bolaren entziklopedia handia esan nahi du. Dragoi Bolaren Biblia bezala ere ezagutzen da, izan ere aurreko liburuetan koloretako irudiak badira protagonista, honetan informazioa da nagusi: Dragoi Bola istorioaren kronologia osoa, pertsonai gida luzea, hainbat hiztegi (eraso teknikak, objektuak, lekuak,...) eta irudi bereziak.

Carddass Perfect File Part 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daizenshuu entziklopediako zortzigarren liburua da, 134 orrialde ditu eta Japonian 1996ko otsailean argitaratu zen.

Liburu honek japoniako txartel bildumak batzen ditu, hau da, txatelen irudien bilduma da.

Carddass Perfect File Part 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daizenshuu entziklopediako bederatzigarren liburua da, 135 orrialde ditu eta Japonian 1996ko apirilean argitaratu zen.

Liburu hau aurreko liburuaren jarraipena edo honen osagarria da.

TV Animation Part 3[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daizenshuu entziklopediako hamargarren liburua da, 121 orrialde ditu eta Japonian 1996ko abuztuan argitaratu zen.

Liburu hau entziklopediako bosgarren liburuaren jarraipena da. Gainera koloretako irudi bilduma ere dakar.

Bestelako gidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daizenshuu entziklopediaz aparte, urte batzuk geroago (Kanzenban argitalpenaren ondoren) Shueishak beste gida batzuk ere atera zituen.

Dragon Ball Landmark eta Forever[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dragon Ball Landmark eta Dragon Ball Forever mangari buruz hitz egiten duten bi liburu dira, bata bestearekin osatzen direlarik. Lehenak (Landmark) 196 orrialde ditu eta Japonian 2003ko abenduan argitaratu zen. Bigarrenak (Forever) 180 orrialde ditu eta Japonian 2004ko maiatzean argitaratu zen.

Bi liburu hauetan Dragoi Bolaren unibertsoa eta mundua deskribatzen ditu, mapa eta guzti. Gainera, borroken, pertsonai nagusien eta objektuen gida sakona dakar.

Dragon Ball Z 孫悟空伝説 eta Dragon Ball 天下一伝説[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dragon Ball Z 孫悟空伝説 (Son Goku densetsu, euskaraz Son Gokuren kondaira) eta Dragon Ball 天下一伝説 (Tenkaichi densetsu, euskaraz Arte Martzialen Txapelketaren kondaira) animeari buruz hitz egiten duten bi liburu dira, bata bestearekin osatzen direlarik. Lehenak (Son Goku densetsu) 256 orrialde ditu eta Japonian 2003ko urrian argitaratu zen. Bigarrenak (Tenkaichi densetsu) 224 orrialde ditu eta Japonian 2004ko uztailean argitaratu zen.

Liburu hauek animeari buruzko informazioa dakar. Lehenak (Son Goku densetsu) Dragoi Bola Zri buruz hitz egiten duen bitartean, bigarrenak (Tenkaichi densetsu) Dragoi Bolari buruz egiten du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kazentai webguneko DVD argitalpenen informazio fitxa [1]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]