Dromos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dromosa Karnakeko tenpluara bidean.

Dromosa (izen greziarra), etorbide bat da, orokorrean esfingez inguratua, kanporantz, tenplu baten ardatza luzatuz, beste eraikin batekin edo Niloko ontziralekuren batekin lotzeko.

Honako hauek dira ezagunenak:

  • Karnakeko tenpluak lotzen dituena, Niloren ertzean, lehoi gorputzeko 40 esfingez inguratua, batzuk arkume burudunak, adar kiribilduekin, esfinge kriozefalo deituak, eta beste batzuk giza burudunak. XIX. dinastiaren garaikoa da eta Opet jaian zehar Luxorren egiten ziren prozesio handietan zehar ontzi sakratuek nabigatzen zuten kanal baten aurretik dago.
  • Luxorreko tenplua, Karnakeko Amonen Tenplu Handiaren lehen pilonoarekin lotzen duen 2,5 kilometroko dromos zuzena, 700 esfinge baino gehiagok inguratua. Bi muturrak baino ez dira kontserbatzen, gaur egungo hiriaren erdian dagoen zati batetaz gain, beste zati batzuk, etxeen azpian lurperatuta egon daitezkeelarik.
  • Filen dagoen Isis jainkosaren tenpluaren aurretik dagoen dromosa, Augusto erromatar enperadoreak eginiko bi kolomadiz inguratua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dromos Aldatu lotura Wikidatan