Tueris
Tueris | |
---|---|
Antzinako Egiptoko erlijioa eta Kemetismo | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Ikonografia | sastakaia eta hipopotamoa |
Domeinua | erditzea eta ugalkortasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Set |
Tueris "Handia", ugalkortasunaren jainkosa, haurdun dauden emakumeen babeslea. Zeru jainkosa ere izan zen, "Ostertzeko Misteriotsua" egiptoar mitologiaren arabera.
- Izen egiptoarra: Taueret. Izen greziarra: Tueris edo Toeris
Ikonografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larruazal beltzeko haurdun dagoen irudia, hipopotamo edo emakume buruduna, adarrak eta eguzki diskoarekin, eta bular handiak, lehoi hankak eta krokodilo isatsarekin. Baita zerri eme bat bezala ere.
Mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ra eguzki jainkoaren alaba eta Osiris eta Isisen ama zen. Tuerisek, Horusi lagundu zion honen Sethen aurkako borrokan. Sethen ohaidea zen, Plutarkoren arabera.
Epitetoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ta-urt bere izenak, "Handia" esan nahi du, baina, zeru jainkosa bezala, "Ostertzeko Misteriotsua" titulua zeraman, eta zeruko ipar hemisferioko izar batekin irudikatua zen.
Gurtza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso gurtua izan zen Karnak, Heliopolis, Abu Sinbel eta Gebel el-Silsilan. Haurdun zeuden emakumeek, jainkosa honen irudia zuten kuttunak zeramatzaten, ama esne ugari eman ahal izateko.