Drummond gaztelua

Koordenatuak: 56°20′27″N 3°52′14″W / 56.3409°N 3.87055°W / 56.3409; -3.87055
Wikipedia, Entziklopedia askea
Drummond gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaPerth eta Kinross
Koordenatuak56°20′27″N 3°52′14″W / 56.3409°N 3.87055°W / 56.3409; -3.87055
Map
Historia eta erabilera
JabeaEskozia
Arkitektura
EstiloaArte gotikoa
Ondarea
LB18042
Webgune ofiziala

Drummond gaztelua (ingelesez: Drummond Castle) Eskoziako Perth eta Kinross eskualdean dagoen gaztelu bat da, Crieff herritik lau kilometro eskasera. A mailako eraikina izendaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV mendean Drummond familiak lurralde hau eskuratu zuen eta 1490 inguruan dorretxea eraiki zuten. 1605ean Pertheko konde bihurtu ziren eta gaztelua gehitu zioten dorretzeari. 1630an terrazadun lorategiak eraiki ziren. 1653an Oliver Cromwellen armadak harpilatu egin zuen.

James Drummond Pertheko 4. kondeak 1689an mansioa eraikitzea erabaki zuen. Drummondarrek jakobiten alde egin zuten baina jakobitak galtzaile atera zirenez 1750 urtean gazteklua uzti beharra izan zuten. 1784an James Drummond kapitainak erosi zuen berriz familiaren jabetza izan zezan eta hainbat moldaketa egin zizkion. 1830an lorategiak landu zituzten eta Viktoria Erresuma Batukoa bisitari izan zuten 1842an. 1878an eraikinak berriztatze berri bat izan zuen, oraingoan George Turnbull Ewing arkitektuaren gidaritzapean.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]