Viktoria Erresuma Batukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Viktoria Erresuma Batukoa
Queen Victoria by Bassano.jpg
Star-of-India-gold-centre.svg
Indiako enperadore

1876ko maiatzak 1 - 1901eko urtarrilak 22
← baliorik ez - Eduardo VII.a Erresuma Batukoa
Coat of arms of the United Kingdom (1837-1952).svg
Erresuma Batuko monarka

1837ko ekainak 20 - 1901eko urtarrilak 22
Gilen IV.a Erresuma Batukoa - Eduardo VII.a Erresuma Batukoa
Bizitza
Jaiotza Kensington jauregia1819ko maiatzaren 24a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Osborne jauregia1901eko urtarrilaren 22a (81 urte)
Hobiratze lekua Frogmore Estate
Heriotza modua berezko heriotza (garuneko odoljarioa)
Familia
Aita Prince Edward Augustus, Duke of Kent and Strathearn
Ama Princess Victoria of Saxe-Coburg-Saalfeld
Ezkontidea(k) Albert, Prince Consort
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Hanover
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea autobiografialaria, eguneroko-idazlea, monarka eta margolaria
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa anglikanismoa
IMDb ch0028321 eta nm0703075
Queen Victoria Signature.svg

Viktoria (1819ko maiatzaren 24 - 1901eko urtarrilaren 22a), Britainia Handiko eta Irlandako erregina izan zen 1837 eta 1901 artean, eta Indiako lehen enperatriza 1876 eta 1901 artean. Bere erreginaldiak 64 urte iraun zuen, Erresuma Batuko bigarren erregealdirik luzeena.

Bere erregealdiari maiz Viktoriar Aroa deritzaio.

Viktoria Eduardo Kent and Strathearnekoa alaba zen, Jurgi III.a Erresuma Batukoaren laugarren semea. 1802an, Eduardo hil ostean, Viktoria bere ama Viktoria Saxonia-Cobourg-Saafeldekoa zaintza hertsiaren esku geratu zen. 18 urterekin erregina izendatu zuten, bere osaba guztiak seme-alaba bizirik gabe hil ziren eta. Garai horretan Erresuma Batua monarkia konstituzional bat zen, eta errege edo erreginak botere politiko zuzen txikia zuen. Maila pribatuan gobernuaren eta ministroen erabakiak baldintzatzen saiatu zen. Maila publikoan moralitatearen estandar zorrotzen ikono nazional gisa hartzen da.

Viktoria bere lehengusu Alberto Saxonia-Coburg eta Gothakoarekin ezkondu zen 1840an. Euren bederatzi seme alabek ezkontzak egin zituztn kontinente osoko errege familia eta nobleekin. Horregatik "Europaren amona" ezizena eman izan zaio. Albertoren heriotzaren ostean, 1861ean, Viktoria dolu egoera batean sartu zen eta agerpen publikoei uko egin zien. Bere itxialdia zela eta, errepublikanismoa indartu zen. Hala ere, bere agintaldiaren bukaeran popularitatea irabazten joan zen. Bere Urrezko Jubileoa eta Diamantezkoa ospakizun publikorako garaiak izan ziren.

Bere erregetzak 63 urte iraun zituen, garai horretararte egondako erregetzarik luzeena. Horrek Erresuma Batuko historian aro bat izendatzea ekarri zuen: Viktoriar Aroa. Bere agintaldian Industri Iraultzaren garapen nagusia suertatu zen, zeinak herrialdea ekonomikoki, teknologikoki eta sozialki eraldatu baitzuen. Urte horietan, halaber, Britainiar Inperioa izugarri hedatu zen, bere erpinera iritsiz. Hori guztia zela eta, garaiko botere handiena bilakatu zen Erresuma Batua. Hannover Etxeko azken britainiar monarka izan zen, bere seme Eduardo VII.a Erresuma Batukoa Saxonia-Coburg eta Gotha etxeko lerroa eraman baitzuen, aitak bezala.

Viktoria erregina Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1889ko martxoaren 7tik apirilaren 27ra arte, Viktoria erreginak egonaldia egin zuen Biarritzen, Villa La Rochefoucauld etxean.

Biarritzen zegoelarik, martxoaren 27an egunbeteko bisita egin zuen Donostiara, eta bertan Maria Kristina Austriakoak egin zion harrera[1]. Aiete jauregian bazkaldu zuten eta, gero, Donostiako udaletxera joan ziren bi erreginak, eta bertatik Konstituzio plazan eskaini zieten aurreskua ikusi zuten.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viktoria Erresuma Batukoa Aldatu lotura Wikidatan