Dublingo Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dublingo Erresuma
Dyflin / Dubh Linn
839 – 1171
Monarkia
Viking Ireland.png
Geografia
Hiriburua Dublin
Kultura
Erlijioa Paganismo
Historia
Aurrekoa
Flag of None.svg Irlanda gaelikoa
Ondorengoa
Irlandako jaurerria Lordship of Ireland.png

Dublingo Erresuma (antzinako eskandinavieraz: Dyflin; irlanderaz: Dubh Linn) Irlandan 839 eta 1171 artean izandako herrialde bikingoa izan zen.[1] Erresumako eremua egungo Dublingo konderriaren parekoa izan zen. Bikingoak IX. mendearen lehenengo zatian ailegatu ziren lehendabizikoz bertara, izan ere, jada 841ean longphortak zeuden Irlandan. Epeka-epeka erresuma gaelizatu zen eta, sinkretismo kultural honi esker bikingoak nordiko-gaeliko bilakatu ziren.[2]

988an Máel Sechnaill mac Domnaillek Dublin hartzeko irlandar konkista zuzendu zuen. XI. mendearen erdialdean, Leinsterko Erresumak eragin hanbdi zuen Dublinen. Hala eta guztiz ere, hau estatu independentea izan zen 1171ko normandiar inbasiora arte.

Dublingo erregeek eskandinaviar jatorria zuten, ziur asko norvegiarra. Máel Sechnaill mac Domnaillen agintalditik aurrera eragin gaelikoa nabarmenagoa izan zen. Leinu nagusia Uí Ímair izan zen, Yorkeko Erresuma Bikingoan eta Orkadetan ere izan zena.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Magnusson, Magnus (1980), Vikings, New York: Elsevier-Dutton Publishing Co., Inc., 153. orrialdea .
  2.   Forte, Angelo; Oram, Richard; Pedersen, Frederik (2005), Viking Empires, Cambridge University Press, ISBN 0-521-82992-5, http://books.google.com/books?id=_vEd859jvk0C&printsec=frontcover&source=gbs_navlinks_s#v=onepage&q=&f=false .
  3.   Downham, Clare (2007), Viking Kings of Britain and Ireland: The Dynasty of Ívarr to A.D. 1014, Edinburgh .