Dundeeko Andre Mariaren parrokia

Koordenatuak: 56°27′34″N 2°58′20″W / 56.459558°N 2.972192°W / 56.459558; -2.972192
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dundeeko Andre Mariaren parrokia
Old Steeple dorrea.
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaDundee City
Koordenatuak56°27′34″N 2°58′20″W / 56.459558°N 2.972192°W / 56.459558; -2.972192
Map
IzenaMaria
Arkitektura
Ondarea
LB25382
Webgune ofiziala

Dundeeko Andre Mariaren parrokia (ingelesez: Dundee St Mary’s Parish Church) Eskoziako Dundee hiriko eliza ezaguna da, Eskoziako elizari dagokiona. Bere dorrea hiriko eraikin zaharrena da eta diotenez Erreforma onartu zuen Eskoziako lehen eliza izan zen 1556an. A mailako eraikina izendaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza 1190an eraiki zen baina araikin originalaren ataik ez da mantendu 1303an ingelesek erre egin baitzuten. Berreraiki egin zen eta 1547an berriz erre zuten ingelesek Dundeerako eraso batean.

Eraikin berriak 1556an Eskoziako Erreforma onartu zuen. Eliza berri hau Eskoziako parrokiarik handiena izan zen Erdi Aroan eta elementu bereizgarriena Old Steeple dorrea izan zuen, 1480an altxaturikoa. 1841ean sute berri batek Dundeeko elizak erre egin zituen eta bi eliza berreraiki ziren, hiriaren hegoaldean San Paulo eliza eta ekialdean Andre Mariaren parrokia. Dorrea erre ez zenez berehala jaso zuten eliza berria eta lanak 1844an bukatu ziren.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]