Durangoko Pasiñue

Wikipedia, Entziklopedia askea

Durangoko Pasioa Durango (Bizkaia) hiribilduaren kultura-irudikapen berezietako bat da; izan ere, Jesus Nazaretekoaren bizitza eta heriotza hiru egun irauten duen irudikapen bakarra da, eta espazio bakarrean garatzen den bakarra: Santa Ana plaza, elizaren ondoan eta izen bereko arkuan, Bizkaiko harresiaren azken hondarra herrian[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangoko Pasioak bigarren etapa bizi du. Izan ere, 1961 eta 1965 urteen artean, historia, tradizioa, kultura eta erlijioa nahasten dituen ekitaldiaz gozatzeko aukera izan zen. Geldialdi luze baten ondoren, 60ko hamarkadako antzezpenak hurbiletik bizi izan zituzten hainbat herritarrek Juan de Iciar elkartea antolatzea erabaki zuten, tradizio hori berreskuratzeko. Horrela, 1994tik, Aste Santu bakoitzean, Santa Ana plaza antzoki handi bihurtzen da.

Plazan zazpi agertoki daude, olibondoen baratzea, Hilobi Santua, Azken Afaria, sanedrina edo Herodesen jauregia falta ez direla. Bertan herriko bizilagunak ikus ditzake ikusleak Bibliako pertsonaien larruan jartzen, hala nola, Jesus, Maria, Caifás, Pedro, Judas, Poncio Pilato eta Herodes, besteak beste.

Zuzendarietako batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juanjo Etxarte, Pasioaren bultzatzaileetako bat da bigarren etapa honetan, zuzendari izan da urte askoan, eta 2009an Pasioa gaztetzera ere ausartu da, taldeko gazteenei rol protagonista emanez. 2012an hitz hauekin argudiatu zuen erabakia:

«Gazte asko genituen ezeren trukean egiteko prest, beraz pausua emateko ordua zen. Edo egiten genuen edo beraiek gabe geratu ahal ginen.» Juanjo Etxarte, 2012

(«Teníamos un plantel de jóvenes dispuestos a hacerlo sin recibir nada a cambio, así que era el momento de dar el paso. O lo hacíamos o nos podíamos acabar quedando sin ellos»)

Beste zuzendari batzuk izan dira: Markos Echarte, Egoitz Iraurgi, Iñigo Pastor, Xabier Arana, Fernando Atucha eta Txema Asategi, besteak beste.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte hauetan paper nagusiak egin dituzten pertsona batzuk:

  • Jesus Nazaretekoa: Markel Ganboa, Iñigo Pastor, Egoitz Iraurgi, Xabier Arana, Aitor Casar, Ibon Arroitajauregi
  • Maria: Sheila Ceide, Mariola Fernández, Izaskun Astondoa, Fermi Ordoñez, Maria Ines Asategi
  • Kaifas: Aitor San Anton, Koldo Erdoiza, Markel Ganboa, Txema Asategi, Fernando Atutxa, Aitor Casal
  • Poncio Pilato: Aitor San Antón, Jon Iraurgi, Aitor Erdoiza, Fernando Atucha
  • Herodes: Markel Ganboa, Aitor San Antón, Juan Cruz San Antón, Xabier Arana.
  • Judas: Eneko Txintxurreta, Aitor Etxarte, Fernando Atutxa, Egoitz Iraurgi, Mikel Zeide, Ibon Arroitajauregi, Markel Ganboa.
  • Pedro: Iker Garate, Aitor Echarte, Aitor Alustiza, Xabier Arana, Juanjo Echarte.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñigo Pastor da Nazareteko Jesusen papera gehien berregin duen aktorea.

Markos Echarte zuzendari gazteena izan da 22 urte izanda.

Jone Arana eta Esti San Anton, gizonezkoei dagozkien papelak hartu dituzte XVIII. Edizioan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]