Durruma eliza (Tobillas)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Durruma eliza (Tobillas)
Tobillasko Durruma eliza 01.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Gaubea eta Tobillas
Koordenatuak 42° 52′ 49″ N, 3° 11′ 05″ W / 42.880411°N,3.1847°W / 42.880411; -3.1847Koordenatuak: 42° 52′ 49″ N, 3° 11′ 05″ W / 42.880411°N,3.1847°W / 42.880411; -3.1847

Durruma eliza (gaztelaniaz: Iglesia San Román de Tobillas) Tobillas herrian dagoen eliza aurre-erromanikoa da, Gaubea udalerrian. Arabako eliza zaharrena kontsideratzen da[1][2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abito abadeak 822ko azaroaren 17an egindako testamentuan Tobillasko Durruma monasterioari egindako emanaldiak agertzen dira:

UEU logoa.png Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Abito abadearen testamentua
Liburu osoa: Euskal Herriko Erdi Aroaren Historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak
«

Nik, Abito abadeak, Tobillas izeneko lekuan bizi naizenak, Romano eta Azisklo, Zipriano gotzaina eta Klemente Santuen monasterioari, zeina duela gutxi nire eskuekin altxa bainuen, nire ondasun guztiak eman eta eskaintzen dizkiot, orain ditudanak eta horrela datzanak, eta geroago ere ekar ditzakedanak.

»

[3]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Hasierako fase hartakoak dira elizaren oinarriak eta burua. X mendean Vigila presbiteroak elizan egindako lanak aipatzen ditu eta ordukoak dira tobazko kupula batez estalitako absidea eta leiho bat. Garai hartako dobelak sarrerako arkuan erabilita daude. Ex novo aulkiteria erabiltzen aurrekaria izan zen. Vigilak beraz 939an idatzitako eskuizkribu bat aurkitu zen 1980ko berriztatze lanetan.

Hirugarren fase batean eraikin erromanikoa altxatu zen. Oso aldatua dagoen arren sarrerako arkua, frisoak eta kanala mantentzen dira[4]. Mendeetan zehar berrizten eta aldatzen joan da eliza.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arabako eliza aurre-erromanikoei buruzko albistea elcorreodigital.com webgunean
  2. (Gaztelaniaz) Crespo, Txema G.. (2000-06-30). «El primer templo cristiano» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2020-08-18.
  3. Ruiz Fernández, Amanda; Agirre García, Jaione. (2006). Euskal Herriko Erdi Aroaren historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380807..
  4. «Iglesia de San Román de Tobillas» www.ananaturismo.com Noiz kontsultatua: 2020-08-18.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]