Gaubea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaubea
 Araba, Euskal Herria
Uribarri Gaubea.jpg
Uribarri Gaubea, udalerriko herriburua

Gaubeako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAñanako Kuadrilla
Izen ofizialaEscudo de Valdegovía.svg Valdegovía / Gaubea
AlkateaJuan Carlos Ramírez-Escudero (EAJ)
Posta kodea01.426-01.427
INE kodea01055
Herritarragaubear[1]
Kokapena
Koordenatuak42°51′17″N 3°03′39″W / 42.8547°N 3.0609°W / 42.8547; -3.0609Koordenatuak: 42°51′17″N 3°03′39″W / 42.8547°N 3.0609°W / 42.8547; -3.0609
Azalera244,06 km2
Garaiera552-1.184 metro
Distantzia42 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria986 (2020)
Red Arrow Down.svg−10 (2019)
alt_left 443 (%44.9)553 (%56.1) alt_right
Dentsitatea4,36 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Green Arrow Up.svg% 3,37
Zahartze tasa[2]% 23,01
Ugalkortasun tasa[2]‰ 16,95
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 81,54 (2011)
Genero desoreka[2]% 13,53 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 8,67 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 18,69 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 5.15 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.valdegovia.com/


Artikulu hau udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaubea (argipena)».

Gaubea[1] (ofizialki Valdegovía / Gaubea) Arabako mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Gasteiztik 42 bat kilometro mendebaldera dago, eta 1.063 biztanle ditu.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren euskal izentzat Euskaltzaindiak Gaubea izena arautua du 2006az geroztik,[1] eta Gaubeako Udalak ere izen horixe onartua du udalerriaren euskal izen ofizialtzat. Lehenago, Gobiaran erabili izan da, gaztelaniazko Valdegovíatik itzulpena eginda.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erliebe menditsua du Gaubeak, 552 eta 1.184 metro arteko garaiekin. Bertako mendirik ezagunena Carrias da, 1.130 metro garai. Omecillo ibaiak zeharkatzen du udalerria, Ebro ibaiaren ibaiadarra dena. Puron errekak ere zeharkatzen du Gaubea, Ribera herritik gertu arroila eder bat sortuz.

Udalerriaren eremuak itxura berezia duen arren Uribarri Gaubea herriburua erdigune geografikoan kokaturik dago, 552 metrotako altueran.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leize artifizial ugari dago Gaubean, bereziki Barrio, Corro, Tobillas, Pinedo, Boveda eta Riberan. Haien ingurumarietan historiaurreko aztarna interesgarri anitz topatu da, Brontze Arotik Goi Erdi Arora arte zabaltzen omen direnak, esate baterako Ribotako menhirra, Uxama Barca (Osman), Pico de San Pedro (Uribarrin), Lastra (Karankan) eta Berbeia (Barrion) kastroak. Erromatarren garaian, autrigoien mendebaldean izanda, haien eragin handia jaso zuen Gaubeak. Orduko asentamenduen aztarnak ere aurkitu dira, La Arena (Tobillasen) eta El Llano (Gurendesen) besteak beste[5].

Gaztela eta Araba artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

804 urtean Valpuestako apezpikutzaren barnean aipatzen da. Bertako agiri batean dioenez Juan apezpikuak Govia populatu zuen eta Gaztelako fundazio nukleotako bat bihurtu zen. Alfontso II.a Asturietakoak sustatu zituen populazio hauek presura bidez eta XII. menderako 30 monastegi inguru eraiki ziren Gaubeako lurretan[5]. garai hortakoa da Tobillasko Durruma eliza, Arabako zaharrena kontsideratua dagoena.

XI. mendean Lope Enekoitz Bizkaiko jaunak eskuratu zuen lurraldea eta XIV. mendean Gaztelako koroaren menpe gelditu zen, Villarcayoko eskumenean. XV. mendean Araban sartu zen Valle Real tituluarekin eta 1463. urtean Henrike IV.a Gaztelakoak Arabako hermandadeei zegokiela baieztatu zuen, eta 1483an zergak ordaintzetik aske gelditu ziren. 1501 urtean ordea Burgosko zergabiltzaileek hartu zituzten Gaubeako diruak, baina haranak protesta egin eta Errege-erregina Katolikoek 1503an arrazoia eman zioten, Errege eskutitz bidez Arabari zegokiola konfirmatuz. Auziak 1510 arte iraun zuen arren ez zen aldaketarik izan.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araban bazegoen ere, gaubeako 19 parrokiak Burgosko artzapezpikuari zegozkion 1800. urtean. Karankako parrokia berezia zen, urte bakoitietan Burgosi zegokion eta bikoitietan Kalahorrari.

1835ean eta 1855ean kolera izurriteak jasa zituen Iberiar Penintsula osoak. Gaubeara 1855. urtekoa iritsi zen eta orduko herrigune handienetan izan zuen eragina, Berguenda, Gurendes eta Uribarrin hain zuzen ere. Bigarren karlistaldian (1872-1876) Araba komandantziatan banatu zen eta Gaubeak komandantzia bat osatu zuen, garai hartan 3.000 biztanleko herria baitzen[5].

2011. urtean, Bachicabo eta Barrio herrien artean Lantarongo konderriaren gaztelu zaharraren arrastoak aurkitu zituen Antxoka Martinez Velasco arkeologoak Los Castros izeneko haitzean. Erdi aroko zeramika puskak agertu ziren, aztarnenen jatorriko garaia kokatzen lagundu zutenak.[6]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valderejoko Ribera herri hutseko eliza
Astulezko gaztelua, muino batean kokatua

Herri txiki eta kontzeju ugariz osatua dago, haren hiriburua Uribarri Gaubea da. Herrien zerrenda honakoa da:

Karkamu, Fresneda eta Ginea 1927 arte Lacozmonte desagertutako udalerrian zeuden. Aldiz, 1947an Alcedo herria Gaubeatik Bergonda udalerrira pasatu zen. Villanañek bere udalerria izan zuen, Bellojín ere hartzen zuena, 1841 eta 1923 artean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1800 urtean 557 biztanle izatetik 1877an 3.509 izatera pasa zen Gaubea.

XX. mendearen lehen erdian Gaubeak biztanle kopurua mantendu zuen, baina nekazaritzari lotutako udalerria izanik, 1950eko hamarkadatik aurrera galera iritsi zen. 1990eko hamarkadan XX. mende hasierako biztanleen laurdena edukitzera iritsi zen. XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran berriro igotzen hasi zen biztanleria, eskualdeak hiriarekin zituen komunikazio bideak hobetzearen ondorioz batez ere.

Gaubeako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaubeako udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 26a

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
267 (% 46,6)
Bildu
2 / 7
128 (% 22,34)
Ind. AV
1 / 7
104 (% 18,15)
Ind. AV Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
58 (% 10,12)
Datuen iturria: https://www.euskadi.eus/informazioa/hauteskundeetako-emaitzen-fitxategien-deskargak/web01-a2haukon/eu/

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Gaubeako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[7]
Jose Maria Beltran de Salazar Varona[8] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Beltran de Salazar Varona[8] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
1987 1991 Independenteak
Jesus Maria Beltran de Salazar Varona[8] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Antonio Pinedo Cerrillo[8] 1995 1998 a Euzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Javier Unanua Pascual[9][10] 1998 1999 Unidad Alavesa
Francisco Javier Unanua Pascual[10][11] 1999 2003 Agrupacion Valdegovia
Francisco Javier Unanua Pascual[10][11] 2003 2007 Agrupacion Valdegovia
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[10][11] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[10] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[7][10] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[10][12] 2019 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea[13]

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba Bus sareko Araba Bus - 13.png lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

Logo Purple Bus.svg Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
13 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)SubillabideTrespondeBillodaBilloda (Plaza)Langraiz Oka (udaletxea)Langraiz Oka (bar-posta)Langraiz Oka (Bikuña)OlabarriMandaitaPobesPadulGesaltza Añana (museoa)Gesaltza AñanaTuestaEspejoVillanañeUribarri GaubeaGurendesSan Millan de San ZadornilKorroTobillas Bobeda

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espejoko pilotalekua

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaubeako lurretan euskaraz mintzo zirela argi uzten dute bertako toponimoek, besteak beste, Astulez, Basabe, Anderexo edo Karanka izenek.[erreferentzia behar]

2016an Gaubeako populazioaren artean %27,7 euskalduna zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Euskaltzaindia: 150. araua: Arabako herri izendegia.
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. a b c «VALDEGOVÍA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
  6. «Tupustean agertu da gaztelua - Añana» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  7. a b «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  8. a b c d «VALDEGOVÍA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  9. «Unanua Pascual, Francisco Javier - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  10. a b c d e f g «Ramirez-Escuderoren ostean, Gorka Salazar izango da Gaubeako alkatea - Añana» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  11. a b c «El PP exige la dimisión del alcalde del PNV en Valdegovía por «gobernar con ANV».» El Correo (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  12. «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  13. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba