Día Cero (La Oreja de Van Goghen abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Día Cero (La Oreja de Van Goghen abestia)
La Oreja de Van Goghen musika-lana
Egilea(k)La Oreja de Van Gogh
Argitaratze-data2011
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Deskribapena
Honen parte daCometas por el cielo
Día cero
La Oreja de Van Gogh(r)en abestia Cometas por el cielo albumetik
Argitalpena2011
FormatuaDeskarga digitala
Musika motaPop Rock
Pop
Power Pop
HizkuntzaGaztelania
Iraupena3:46
DiskoetxeaSony Music
IdazleaXabier San Martin; Pablo Benegas
EkoizleaSimon Nordberg
Cometas por el cieloko abesti zerrenda
La niña que llora en tus fiestas "Día cero" Paloma blanca

Día Cero izenekoa La Oreja de Van Gogh taldearen Cometas por el cielo bildumako bigarren kantua eta hirugarren singlea da. 2011ko irailak 1ean Los 40 Principales irrati kateko Del 40 al 1 saioan La niña que llora en tus fiestas singlearen ondoren eman zen lehena da. 2011 amaieran taldeak zaleen artean hauek bigarren single bezala zein kantu nahi zuten erabakitzeko inkesta bat egin zuen: Cometas por el cielo edo Día Cero. Azken hau bozken %55arekin irabazten ari zen, baina, azkenean, taldeak inkesta hori bertan behera uztea erabaki zuen eta bigarren single bezala Cometas por el cielo aukeratu zuten. 2012ko apirilak 19an Día Cero 2012ko Espainiako Itzuliko kantu ofiziala izango zela argitaratu zen, taldearen Cometas por el cielo bildumako hirugarren singlea izateaz gain.

Kantuari buruz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea bera izan zen entzungo zen lehena izatea aukeratu zuena. Kantu honek diskoa erabat elektronikoa izango zela gezurtatzen lagundu zuen, La niña que llora en tus fiestas kantuaren oso soinu ezberdina baitu.

Taldearen beraren hitzetan:

« Kantu honek eztabaida gogor batek uzten duen garraztasunaz hitz egiten du. Batez ere sekula esan behar ez ziren gauzak esaten direnean. Isiltasuna iritsi eta arrazoia ez genuela ohartzen garenean barkamena bilatzen dugu kontzientzia txarra leuntzeko, baina hitzak hor darraite jira eta bira. Día Cerok eztabaida sakon bat eragin zuen taldean, lehen bertsioa erabat elektronikoa baitzen. Azkenean, kantuak sekula baino talde kutsu gehiago izan behar zuela erabaki genuen istorioaren indarra hobeto igorri eta eusteko. Bete betean asmatu genuen. Oso gogoko dugu. Gure kanturik gogokoenetako bat da. »


Bideoklipa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoklip ofiziala euren Youtubeko kontu ofizialean estreinatu zen 2012ko abuztuak 7an. Amerikan zehar, Argentinako Tucumángo Quilmesko hondakinetan eginiko biran filmatu zuten.

Postua zerrendetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Espainia Los 40 Principales Zerrenda
Astea 01 02 03
Postua
33
29
22


Aurrekoa
La niña que llora en tus fiestas
La Oreja de Van Goghen Cometas por el cielo bildumako kantuak
2011
Ondorengoa
Paloma blanca

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]