Easo eraikina (Donostia)

Koordenatuak: 43°18′55″N 1°58′57″W / 43.315316°N 1.982608°W / 43.315316; -1.982608
Wikipedia, Entziklopedia askea
Easo eraikina
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′55″N 1°58′57″W / 43.315316°N 1.982608°W / 43.315316; -1.982608
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2014ko urriaren 16a
Webgune ofiziala

Easo eraikina Donostiako Easo kalean dagoen eraikin bat da. Amarako eskolak bezala ere ezagutu izan da. Jose Goikoaren 1893ko proiektua da. garai hartan Urumearen padurako gainean egindako Zabalunearen bigarren eraikitze aldiko etxe sail bateko eraikin aske batentzat egina. Biztanleak gehitu ahala, lehen mailako irakaskuntzako ikastetxeak egiten hasi zen Udala: 1870ean eskola bat eraiki zen Peñaflorida kalean, Amarako eskolak egin ziren gero, eta haien ondoren Ekialdeko Zabalunekoak.

Eskola honek etxe sailaren erdia hartzen du gaur egun, Juan Rafael Aldayk 1908an, eraikuntza sistema eta konposizio osagai berak erabiliz, egin zuen azken zabaltze lanen ondoren. Sailaren gainerako parteetan, Suhiltzaileen egoitza, musika kontserbatorioa eta Udal Bulegoak daude. 2016 urtean Donostia 2016ko egoitza izan zen. Oin simetrikoa du eta aretoek eta galeriek eraikin soil bati egokituriko banaketa dute, ohi den bezala, hareharrizko harlanduzkoak dira hormak. Aipatzekoa da fatxada nagusiko sarrera bikoitza, eskailera kokatzeko balio duena, eta fatxada nagusian ere adierazia gertatzen dena. Sarrera horiek luzera osoa banatzen dute, eta horiek dira eraikinaren osotasunean azpimarraturiko gai bakarrak, teilatuko pabiloietan antzematen den eragin frantseseko irudi soil eta klasiko bati jarraiki.

Aipagarria da perimetroan zehar dagoen patio ingelesaren berezitasuna, hiriaren erdialdeko irtenbide ezohikoa, bakarra baita. Bakartze sistema honek, eta baita sotoko argi sistemak ere, nabarmendu egiten dute eraikuntzaren izaera publikoa, fatxadetan eta bolumenaren garaiera eskasean ere sumatzen dena.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.