Urriaren 16
Wikipedia(e)tik
| << | Urria | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
| 2015 | ||||||
Urriaren 16a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita bederatzigarren eguna da, 290.a bisurteetan. 76 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1538 - Urdaneta Sevillatik irten zen Espainia Berrirako bidean, han espedizio batean parte hartzeko asmoz, baina ez zuen lortu.
- 1983 - Joxean Lasa eta Joxi Zabala errefuxiatuak Baionan bahitu zituzten. Torturen ondoren tiro bana eman zieten buruan. Gorpuak 1985ean aurkitu, baina 1995ean identifikatu zituzten.
- 2013 - Arrasateko Fagor Etxetresnak kooperatibak desagertzeko arrisku larrian konkurtso legera jo zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1934 - Komunista txinatarrek Martxa Luzea hasi zuten, Mao Zedongek alderdiaren gidaritza lortu zuen garaia.
- 1978 - Karol Wojtyla Aita Santua izendatu zuten, Joan Paulo II izenaz.
- 1992 - Rigoberta Menchuri Bakearen Nobel Saria eman zioten.
- 1998 - Polizia britainiarrak Augusto Pinochet diktadore ohia atxilotu zuen Londresen.
- 2010 - Txinako Henan probintziako Yuzhou hirian dagoen meategian egondako istripuan 30 meatzari hil ziren.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2005 - Altsasun Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2011 - Tafallan Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1968 - The Boston Strangler ("Bostongo Itotzailea") filma estreinatu zen, Richard Fleischerek zuzendu eta Tony Curtis, Henry Fonda, Sally Kellerman eta William Hickey aktoreek antzeztu zuten.
- 1996 - Capitaine Conan ("Conan kapitaina") filma estreinatu zen, Bertrand Tavernierek zuzendu eta Bertan, Philippe Torreton, Samuel Le Bihan eta Catherine Rich aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1854 - Oscar Wilde idazle irlandarra.
- 1854 - Karl Kautsky teorialari sozialdemokrata txekiarra.
- 1890 - Michael Collins irlandar abertzalea.
- 1925 - Angela Lansbury, ingeles aktorea.
- 1927 - Günter Grass, 1999ko Literaturako Nobel Saritua
- 1985 - Casey Stoner, motoziklismoko pilotu australiarra.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1922 - Miquel Costa i Llobera, poeta mallorcarra (j. 1854).
- 2000 - Antonio Ferrandis, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (j. 1921).
- 2009 - Andrés Montes kirol kazetari espainiarra (j. 1956).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Hegoa, Hegoi eta Garai.
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||