Echeveria
| Echeveria | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Saxifragales |
| Familia | Crassulaceae |
| Subfamilia | Sempervivoideae |
| Generoa | Echeveria de Candolle, 1828 |
Echeveria Crassulaceae familiako genero polifiletikoa da. 393 espezie inguru ditu. Naturan Estatu Batuetako hego-mendebaldean, Mexikon, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikako iparraldean hazten dira, eskualde idor, erdi idor eta epeletan zehar.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare mota honi izena 1828an eman zion Augustin Pyramus de Candolle botanikari suitzarrak, Atanasio Echeverría Godoy (1771-1804) mexikar naturalista eta marrazkigilearen omenez, zeinak Mexikoko floraren irudi bilduma handi bat osatu zuen (landare hauek tarteko). Etxeberria euskal deituraren aldaera bat da izena, beraz[1].
Zaintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Echeveria espezie asko ezagunak dira lorategiko landare apaingarri gisa[2]. Lehortearen aurrean erresistenteak dira, baina maiz ureztatu eta ongarriekin egiten dute onena. Itzala eta izozteak jasaten dituzte. Hosto zukutsuak dituzte, eta moztutako hostoak landatuz gero ugaltzen ahal dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Echeveria imbricata loretan.
-
Loreak dituenean duen forma tipikoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cerón, Alberto. «Resguardan la colección más grande del mundo del género Echeveria» México Ciencia y Tecnología (kontsulta data: 2021-01-29).
- ↑ «Etxeko landareak» Endanea Garden (kontsulta data: 2021-01-29).