Ederra (Tiziano)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ederra
La Bella
Tizian 034.jpg
Jatorria
Sortzailea Tiziano
Sorrera-urtea 1530(e)ko hamarkada (egutegi gregorianoa)
Jatorrizko izenburua La Bella
Mugimendua Veneziako eskola
Jatorrizko herrialdea Italia
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 76 zentimetro
Altuera 89 zentimetro
Genero artistikoa erretratua
Deskribapena
Kokapena
Lekua Pitti jauregia
Bilduma Galleria Palatina Itzuli

Ederra (italieraz: La Bella) Tizianok 1536ko inguruan egindako erretratua da. Gaur egun Florentziako Galleria Palatinan (Pitti jauregian) erakusten da. Estilo aldetik Veneziako eskolakoan kokatu daiteke.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanean agertzen den emakume gaztea ez da ezagutzen. Tizianoren heldutasun garaiaren margolana da. Emakumea idealizatuta ageri da eta erakusten dituen proportzioak Goi Pizkundeko propioa izan daiteke.

Konposizioa garbia da. Atzealde ilun baten aurrean, neska gazte bat hiru laurden erretratatu egiten da. Haren posizioa zuzena da bustoa ezker aldera dago. Begirada magnetikoa ikusleari begira dago. Soineko dotorea eta garestia du, urrezko belusezko eta urrez egindako brodatuak ditu. Urrezko kate bat lepoan zintzilik du eta perlazko belarritakoak janzten ditu. Ezkerreko eskua zerbait seinalatzen duela dirudi, eta eskuineko besaurrarekin urrez egindako gerrikoa heltzen du. Orrazkera bildua eta landua erakusten du. Emakume gaztearen aurpegiko azala arrosa da. Aurpegia obalo formakoa da, edertasun ezin hobea erakusten du baina, aldi berean, era errealista batez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Los maestros de la pintura occidental, Taschen, 2005, 176 or., ISBN 3-8228-4744-5

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ederra (Tiziano) Aldatu lotura Wikidatan