Edinburgh Rugby

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Edinburgh Rugby
Hiria Edinburgh, Eskozia
Sorrera 1872 (1996an profesionala)
Kirol zelaia Murrayfield Stadium, Edinburgh
(Edukiera: 67.144)
Presidentea Eskozia Jon Petrie
Entrenatzailea Ingalaterra Richard Cockerill
Liga Pro 14 Liga
2016-17 9.a
Webgunea http://www.edinburghrugby.org/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Cardiff Bluesen aurkako partida.

Edinburgh Rugby Eskoziako Edinburgh hiriko errugbi taldea da. Pro 14 Ligan jokatzen du. Eskoziako bi talde profesionaletako bat da, bestea Glasgow Warriors da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1872an sortu zen baina 1996an eman zuen profesionalizaziorako pausua Heineken Cup lehiaketan parte hartu ahal izateko. 1998an Border Reivers taldearekin bat egin eta Edinburgh Reivers bihurtu zen.

2001-02 denboraldian Zeltiar Liga abiatu zen Irlanda, Gales eta Eskoziako taldeen artean eta 2003-04an finalerdietara iritsi zen. 2006an Edinburgh Gunners izena hartu zuen baina urtebetera hasierako izena berreskuratu zuen, Edinburgh Rugby. 2008-09an Pro 12 Ligan bigarren gelditu zen Irlandako Munsterren atzetik.

2014-15 denboraldian European Challenge Cup, Europako bigarren txapelketa garrantzitsuenaren finala jokatu du baina galtzaile atera da Ingalaterrako Gloucesterren aurrean

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edinburgh Rugby Aldatu lotura Wikidatan