2001ean sortu zen eta gaur egun 14 taldek osatzen dute, hortik bere Pro 14 izena. Bere jatorrizko izena Liga Zeltiarra da (ingelesezCeltic League, galeserazY Gynghrair Geltaidd eta irlanderazAn tSraith Cheilteach). Halere, gerora Magnerssagardoetxeirlandarraren babespean izendapena aldatu zuen, ondoren RaboDirect eta gaur egun Guinness Pro14, babeslea garagardo etxe ezaguna baita.
Denboraldia irailetikmaiatzera ospatu ohi da. Pro 14ko partidek ohikoak diren azaroko nazioarteko partidak (Test-Matches) eta Sei Nazioen Txapelketan zehar jokatutako partidak saihesten dituzte. Galestar, irlandar, eskoziar eta italiar federazioek (edo batasunek) Pro 14 delakoa europar lehiaketerako (Heineken Cup eta European Challege Cup) sailkapena zehazten duen lehiaketa bakar gisa erabiltzen dute.
Ligak bi fase izaten zituen, lehenik eta behin 12 talderen arteko liga erregularra jokatzen zen eta ondoren lau onenek txapeldun izateko play-offak jokatzen zituzten.
2017-18 denboraldirako Hegoafrikako bi talde sartu dira ligan eta honek sistemaren aldaketa ekarri du. Zazpi taldetako bi multzo (konferentzia) osatu dira, bakoitzean bina irlandar eta galestar eta eskoziar bat, italiar bat eta hegoafrikar bat sartzen dira.
Konferentzia bakoitzean bi itzuli jokatu ondoren multzo bakoitzeko txapelduna bigarren faseko finalerdietara sailaktzen da zuzenean. Multzo bakoitzeko bigarrena eta hirugarrena bigarren faseko final laurdenetara pasatzen dira.
Magners Leagueko partidak BBC Two Wales, Setanta Sports 2, Setanta Ireland eta GaleskoS4C kateetan zuzenean emititzen dira. Normalki BBC Two Wales kateak emititutako partidak gainontzeko Erresuma Batuan zehar BBC Red Button bidez ere ikus daitezke. Noizbehinkako jarraipena beste herrialde batzuetan ere topatzen da - gehienetan Canal Plus Frantzia, edota mundu osoko beste herrialde batzuetan Setanta Sports katearen bidez: Australia, Kanada eta Estatu Batuak.
Eskoziako gaeleraz emititzen duen BBC Alba kateak ere noizbehinka Spòrs izeneko bere kirol saioan jokaldirik onenak aireratzen ditu.